Politika
NAFARROAKO GOBERNUA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gobernu berrian Zurekin Nafarroak Etxebizitza kudeatuko luke. Edozein kasutan, koalizioa osatzen duten alderdiek aurreakordioa baliozkotu beharko dute.
Imagen de una reunión entre representantes de Contigo Navarra y PSN. Foto de archivo: EFE
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan, Zurekin Nafarroak eta PSNk aurreakordioa lortu dute.
Zurekin Nafarroa koalizioaren zuzendaritzak foru gobernu berria osatzeko mahai gainean duen proposamena onartu du, bai programari eta baita egiturari dagokionez ere. Horren arabera, koalizioak Etxebizitza kudeatuko luke.
Ohar bidez azaldu duenez, koalizioa osatzen duten alderdiek (Podemos, IUN-NEB, Batzarre, Independenteak, Aliantza Berdea eta Berdeak Equo) aurreakordioa baliozkotu beharko dute.
Zurekin Nafarroako zuzendaritzaren arabera, aurreakordioaren baldintzak "oso onuragarriak" dira Nafarroako herritarrentzat eta "ideiek, konpromiso programatikoek eta politika egiteko moduek beste gauza guztien gainetik egon behar dute".
Aurreakordioa nahikoa da koalizioarentzat; batetik, eragin politiko nabarmena lortzeko bideak eskaintzen dizkiolako, eta, bestetik, herritarrentzat oso beharrezkoa delako.
Koalizioaren esanetan, Nafarroako herritarrek mezu argia zabaldu zuten maiatzaren 28an, eta gobernua aurrerakoia lehenbailehen osatzeko deia egin du.
"Kudeatzeko gaitasun zuzena" duten arloetatik emakumeen, gazteen eta pertsona migratzaileen beharrei erantzun ahalko dietela nabarmendu du, eta etxebizitza alorrean erantzukizunak izango dituenez baita biz proiektu bat eraiki nahi dutenei ere.
Azken orduetan, EH Bildu baiezko botoa emateko prest agertu da "Chiviteren inbestidura desblokeatzeko" eta militanteei auziaren inguruan galdetuko diela iragarri du. Baiezkoa gailenduko balitz, PSNk nahikoa izango luke EH Bilduren eta Zurekin Nafarroaren babesarekin, Geroa Bairen beharrik gabe.
Gobernua osatzeko akordioa "lehenbailehen" erdiestea espero du Javier Remirezek
Foru Gobernu berria osatzeko talde politikoek emandako "pausoak" baloratu ditu gaur goizean Javier Remirez jarduneko bozeramaileak. Gobernu akordioa lehenbailehen erdiestea espero du, eta horretarako aurreko legegintzaldiko formula (PSN, Geroa Bai eta Podemos) baliatzea defendatu du.
Zurekin Nafarroarekin lorturiko aurreakordioak eta EH Bilduk egindako eskaintzak Maria Chiviteren inbestidura erraztu ote dezakeen galdetuta, ez du adierazpenik egin nahi izan. Nolanahi ere, azpimarratu du Nafarroako Gobernuak begi onez hartuko duela gobernu "aurrerakoi eta anitza" bideratzeko emandako pauso oro.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa