UPNk kanporatutako Carlos Garcia Adanerok Kongresuko diputatu-aktari eutsiko dio CERA bozari esker
Espainiako koalizio gobernuak sustatutako lan-erreformaren aurka bozkatzeagatik, UPN alderdiak kaleratutako Carlos Garcia Adanerok Kongresuko diputatu-aktari eutsiko dio, CERA bozari esker, PPk Madrilen eserleku bat gehiago lortu duelako, PSOEren kalterako.
Atzerrian bizi diren herritarren bozen zenbaketaren emaitza ofizialik Probintziako Hauteskunde-Batzordeak oraindik jakinarazi ez badu ere, PSOEk galdutzat eman du Madrilgo 11. eserlekua, PPko zerrendako 16. postuan zihoan Carlos Garcia Adaneroren onerako.
Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNk Kongresuan zituen bi diputatu bi urte eta erdiz kanporatzea erabaki zuen UPNko zuzendaritzak 2022an, muzin egin baitzioten alderdiak emandako aginduari, hau da, Espainiako Gobernuaren lan-erreformaren alde bozkatzeari.
Dena dela, legegintzaldi berrian Sayasek eta Garcia Adanerok Kongresuan jarraituko dute, baina ez Talde Mistoan, PPko taldean baizik. Sayas Nafarroako PPko zerrendaburu izan zen uztailaren 23ko hauteskundeetan, eta Garcia Adanerok diputatu-aktari eutsi dio PPk 16. eserlekua gordetzea lortu duelako Madrilen.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan Garcia Adanero Iruñeko PPko alkategai ere izan zen, beraz, Kongresuko diputatu eta Iruñeko zinegotzi karguak partekatuko ditu.
Albiste gehiago politika
Txiki eta Otaegiren oroimenezko muralari eraso egin diote Durangon
Haien aurpegiak eta muraleko leloa zirriborraturik agertu dira eta etarras idatzi dute erasotzaileek. Ernaik salatu duenez, "eraso faxistek eta espainolistek ez dute tokirik", eta murala auzolanean berregiteko deia egin dute.
Pernando Barrena: “Maliko etorkin guztiak gerratik ihesi datoz. Zein alde dago Malikoa eta Ukrainakoa izatearen artean?”
Erantzunean “oso jarrera arrazistak” ikusten ditu EH Bilduren europarlamentariak, eta, horiek desagerrarazi ezea, Europak asilo eskubidearen zentzua zaborrera botata izango duela salatu du Euskadi Irratian.
Ernaik independentziaren aldeko manifestazioa deitu du Donostian, irailaren 14an
'Ekin eta bultza' lelopean, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu nahi dute. Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrena ere oroituko dute.
ETAko presoen aldeko 135 ekintza dokumentatu ditu Covitek udako jaietan
"Horrelako mezuek espetxetik ateratzea helburu legitimoa dela eta hilketengatik zein bestelako krimen batzuengatik ezarritako zigorrak bidegabeak izan ziren ideia sustatzen dute", deitoratu du Consuelo Ordoñezek.
Peinado epaileak Begoña Gomez inputatu gisa deklaratzera deitu du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita
Irailaren 11n deklaratu beharko du Sanchezen emazteak Madrilgo Auzitegian. Cristina Alvarez, haren aholkulariak berriz, bezperan, irailaren 10ean.
Udaltzain bat txosnetatik kanporatu dutela salatu du Ondarroako Udalak
Udalaren ustez, gertatutakoa "oso larria" da, eta neurriak hartuko dituela jakinarazi du.
Sarek "salbuespeneko espetxe-politikak" amaitzeko eskatu du Donostian
Urtero legez, Sarek manifestazioa egin du Donostiako Aste Nagusian, "euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea" eskatzeko. Azken urtean lortu diren aurrerapausoak azpimarratu dituzte bertan, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko gaineratu dute. Sarek espetxe-legeak eta -politikak aldatzeko eskatu du "benetako bizikidetza" lortze aldera.
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 225 etxebizitza lizitatu ditu Gasteizko Larrein auzoan
Visesak lehiaketara atera ditu alokairuko etxebizitza babestuaren sustapen honen obrak, 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Kontratua, eranskinak eta urbanizazioa barne, irailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango da.
Sarek eta Bilboko Konpartsek 'Bizkaiko Etxera Eguna' deitu dute abuztuaren 22rako Bilbon
Aste Nagusiarekin batera, ETAko preso, iheslari eta deportatuen itzulera eskatzeko manifestazioak, bazkari herrikoiak eta kontzertuak izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute gizarteak "gatazkaren zauri mardulenak gainditu" dituela eta "badela garaia 'Etxera' aldarria erreibindikazio izatetik lorpen izatera pasatzeko".
Luberrik Bilboko Konpartsek berriz "baztertu" dutela salatu du, "irizpideak bete arren"
Gazte Koordinadora Sozialistarekin (GKS) lotutako konpartsak jarduerak egingo ditu Aste Nagusian, "normaltasunez parte hartu" ezin duela agerian uzteko eta "bere espazioa" eskatzeko.