Politika
Zenbaketa
EITB Media
Zenbaketa hori baieztatuz gero, horrek Junts alderdiko diputatu baten babesa lortzera behartuko luke Pedro Sanchez balizko inbestiduran, abstentzioarekin ez bailitzateke nahikoa izango.
Atzerrian bizi diren Espainiako Estatuko hautesleek utzitako botoen zenbaketaren arabera, PPk eserleku bat gehiago lortu luke Madrilen, PSOEri kenduta, Estatuko hainbat hedabidek aurreratu dutenez. Horrek Pedro Sanchez gutxienez Junts alderdiko diputatu baten babesa lortzera behartuko du balizko inbestiduran, abstentzioarekin ez bailitzateke nahikoa izango.
Larunbat honetan zenbaketaren agiria sinatuta, baieztatu egingo dituzte emaitzak. PPk aurreratu duenez, eserleku bat gehiago duela baieztatuz gero, Espainiako Presidentetza eskuratzeko 172 boza lortzen saiatuko litzateke Nuñez Feijoo.
PSOEk, berriz, eserleku horren galera aitortu du dagoeneko, baina "gehiengoen gobernu bat osatzeko egoera ez" duela aldatzen gaineratu du. "Juntsi dagokio erabakitzea eskuina eta eskuin muturreko gobernu bati atea ireki ala hori ekiditeko gainerako alderdi politikoekin bat egin", ondorioztatu du.
Horrela, atzerrian bizi zirenen botoak zenbatu ostean, Junts alderdiak Gironako barrutian zituen eserlekuei eutsiko die, PPrekin lehian zuen bat, eta baita Tarragonan ere, non beste bat PSOErekin lehian zuen.
PPk uztailaren 23ko gauean Gironan eserleku bat lortzetik 363 botora geratu zen. Azkenean, Miriam Nogueras buru zuen Junts alderdiaren hautagaitzak eskuratu zuen. Bestalde, Tarragonan, jokoan zegoen eserlekua lortzetik 1.298 botora geratu ziren sozialistak.
Era berean, Vox eskuin muturreko alderdiak Kantabrian lortutako eserlekuari eutsiko dio, atzerrian bizi diren herritarren botoak zenbatu ostean. Voxen eta PPren arteko alde txikia ikusita (428 boto), Kantabria zen CERAren boak U23ko emaitzak alda zitzakeen lurraldeetako bat, baina ez da hala gertatu.
Atzerrian bizi diren 233.688 herritarrek eman dute botoa azaroaren 23ko hauteskundeetan, hau da, CERAn erregistratutako Espainiako Estatuko 2,3 milioi herritarren % 10,04k.
2019ko hauteskunde orokorretan atzerrian bizi ziren 145.853 herritarrek erabili zuten botoa emateko eskubidea, hau da, 2.130.754 herritarrek osatutako erroldaren % 6,85ek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa