Politika
Murrizketak
Erredakzioa
Nafarroako presidenteak Tuterako epaitegi berriak inauguratu ditu, funtzionarioen protesten artean. Auzietegietan 5,6 milioi euroko inbertsioa egin dute.
Yolanda Barcina, artxiboko irudian. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Tuterako epaitegi berriak inauguratu ditu asteazken honetan, funtzionarioen protesten artean. Barcinak azaldu duenez, Rajoyren murrizketak Nafarroan aplikatu egingo dira.
Beltzez jantzita, Gobernuak onartutako murrizketen kontrako hamarka funtzionariok, txistu egin diote Justizia auzitegi berritik Yolanda Barcinari.
Funtzionarioek protesta egiten jarraitu dute inaugurazio ekitaldia hasi denean, baina Juan Manuel Fernandez Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak zeremonia errespetatu zezatela eskatuta, hauek kasu egin diote.
Luis Casado Tuterako alkatea hitz egiten ari zenean txistu joka hasi dira berriro ere, eta gela utzi dute Barcina hitz egiten hasi denean. Halere, hori baino lehen, idatzi bat helarazi diote euren aldarrikapenak azalduz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa