Politika
U23
Agentziak | EITB Media
Unidas Podemoseko buruzagi kataluniarrak gidatuko du Espainiako ezkerra Carles Puigdemonten alderdiarekin izango dituen negoziaketetan.
Ernest Urtasun, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Jaume Asensek (En Comu Podem) gidatuko ditu Sumarrek Juntsekin izango dituen elkarrizketak, Kataluniako alderdiaren jarrera ezagutzeko eta akordiorako bide guztiak aztertzeko, independentista katalanek ezkerreko gobernu berri bati babesa ematearen helburuarekin.
Koalizioak elkarrizketez arduratzeko eskatu dio Unidas Podemosen Kongresuko taldearen presidenteari, negoziaketetan arrakasta izateko "onenak" behar baitituzte, "elkarrizketarako ordua" baita. Sumarrek uste du "luxua" dela Asensen laguntza izatea, lehenago ere akordiorako gaitasuna erakutsi baitu.
Sumarreko iturriek adierazi dutenez, Asens da pertsona egokiena: berarekin "errazagoa izango da akordioa lortzea", batez ere "Kataluniako errealitate politikoa ezagutzen baitu, baita elkar ulertu behar duten espazio askorekin duen harreman onagatik ere". Gainera, Asensek harreman ona du Carles Puigdemontekin.
Ernest Urtasun Sumarreko bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, negoziaketak hasiko dituzte talde parlamentarioekin —besteak beste, Juntsekin —, baina ez du jarrerarik aurreratu nahi izan harremanak finkatu arte.
Zentzu horretan, nabarmendu du guztiek erantzukizun handia dutela hauteskundeak ez errepikatzeko dagoen alternatiba bakarra egia bihurtzeko eta PPri eta Voxi bigarren aukera ez emateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa