Politika
Tandem auzia
Agentziak | EITB Media
Auzitegi Nazionalak sekretuak ezagutarazteagatik eta merkataritza dokumentuak faltsutzeagatik zigortu dute komisario ohia.
Jose Manuel Villarejo, EFEren artxiboko irudi batean.
Auzitegi Nazionalak 19 urteko kartzela zigorra ezarri dio Jose Manuel Villarejo komisario jubilatuari, Tandem makrokausaren lehen epaian. Bertan, bere enpresaren bidez egindako enkargu pribatuak ikertzen ari dira.
Auzitegiak sekretuak, enpresakoak zein partikularrak, ezagutaraztea eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea egotzi dio, baina funtzionario-eroskeriaren delitutik absolbitu du, ez baitira tipo penal horretako betekizunak eman, ekintzak "ez baitzituen bere karguan egin, eta ez baitzuten loturarik bere jarduera publikoarekin". Konspirazio-mailako estortsio-delitutik ere absolbitu dute.
Auzian Rafael Redondo bazkidea (13 urteko espetxe zigorra) eta beste 13 pertsona (bi urte baino gutxiago) ere zigortu dituzte. Villarejoko Cenyt enpresaren kontratazioa ikertzen ari dira.
351 orrialdeko epaian Iron, Land eta Pintore enkarguei dagozkien hiru atalengatik zigortu dute Villarejo. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 83 urteko espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa