23:50

Politika

U23

U23aren osteko balizko itunak: Ezkerreko blokeak JxCaten abstentzioa behar du

David Perez | eitb media

Carles Puigdemonten alderdiak bere esku du gobernua bloke ezkertiarrari ematea edo hauteskundeak errepikatzera behartzea.

  • JxCat gako izango da gobernua osatzeko.

    JxCat gako izango da gobernua osatzeko. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde orokorretako emaitzek ez dute argitu nork gobernatuko duen hurrengo legegintzaldian, eta blokeo egoera askatzea orain arte inork espero ez zuen alderdi baten esku egongo da: JxCat. Horren ildotik, Carles Puigdemonten alderdiak bi aukera izango ditu mahai gainean: gobernua bloke progresistari ematea edo hauteskundeak errepikaraztea.

Guztiz baztertuta dago Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak gehiengo osoa lortzea inbestidura saioan. Horrenbestez, bigarren bozketan eta gehiengo sinplez erabakiko da hurrengo exekutiboaren kolorea. Eta hor izango da ezinbestekoa JxCat.

Hauek dira, hain zuzen ere, hauteslekuek utzi dituzten bloke posibleak:

Bloke progresista:

 - PSOE (122) + Sumar (31) + ERC (7) + EH Bildu (6) + EAJ (5) + BNG (1): 172

Bloke eskuindarra:

- PP (136) + Vox (33) + UPN (1): 170

- PP (136) + Vox (33) + UPN (1) + CCa (1)= 171

Testuinguru horretan, Pedro Sanchez egungo gobernuburuak gutxienez JxCaten abstentzioa beharko luke Moncloan beste lau urtez jarraitzeko. Ez dirudi erronka erraza denik: PSOEren eta Juntsen arteko harremanak oso gaiztotuta daude. Duela lau urte kataluniarrek aurka bozkatu zuten eta, gainera, U23ko emaitzak ezagutu eta gero kataluniarrek aurreratu dute ez dutela merke salduko euren babesa.

Bestalde, ezinezkoa dirudi JxCatek Alberto Nuñez Feijooren (PP) alde bozkatzea haren balizko inbestidura saioan. Hori dela eta, Puigdemonten alderdiak bloke progresistarekin bat egin ezean, hauteskundeak errepikatzea izango litzateke agertokirik posibleena.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena