16:37

Politika

'Parot dotrina'

Auzitegi Nazionalak uko egin dio Troitiño aske uzteari

Erredakzioa

Erantzun horixe eman dio Ministerio Publiko britainiarrari. Troitiño atxilotzeko agindua bertan behera uztea iradoki dio Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari aginduaren oinarria Parot dotrina delako.

  • Antton Trotiño. Artxiboko irudia

    Antton Trotiño. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak uko egin dio Antton Troitiño ETAko kidea behin behinean libre uzteari, ebazpen "irmoa" duelako bere kontra.

Erantzun horixe eman dio Auzitegiak Ministerio Publiko britainiarrari. Troitiño atxilotzeko agindua bertan behera uztea iradoki dio Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari aginduaren oinarria Parot dotrina delako, eta gutxienez Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpena irmoa izan arte Troitiño behin behinean libre uztea eskatu dio. Izan ere, Espainiako Gobernuak helegitea iragarri du ebazpenaren kontra.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenak "irregular" jo zuen Parot dotrina, eta Ines del Rio ETAko kide ohia aske uztea eskatzen zuen.

Horren harira, Auzitegi Nazionalak berretsi du "Espainiako Estatuak ebazpenaren kontrako helegitea jartzeko asmoa" duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena