10:17

Politika

Posta bidezko botoa

Isabel Garrido Correoseko CCOO-ko ordezkariak Feijoori: "Ez dauka gure lana nola egin esan beharrik"

EITB Media

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, CCOOko ordezkariak adierazi du Correos-eko zuzendaritzak agindu zituen errefortzuak berandu iritsi direla. Horrez gainera, zuzendaritzaren gardentasun falta ere salatu du.

  • Postaria. Argazkia: EFE

    Postaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Nuñez Feijook "ez dauka gure lana nola egin behar dugun esan beharrik" adierazi du Isabel Garridok, Euskadiko Correos zerbitzuko Comisiones Obreras sindikatuko ordezkariak. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan argi utzi nahi izan du Correosen "40 urtetik gora lanean ari diren profesionalak" daudela eta "ongi dakigu gure lana nola egin behar dugun".

Presidenterako Alderdi Popularraren hautagaiak hautsak harrotu zituen atzo Correoseko langileei posta bidez emandako botoak "goizez, arratsaldez eta gauez" entregatzeko eskatu baitzien, "euren nagusiek esaten dutena esaten dutela ere".

Hala ere, CCOO sindikatuko ordekariak Correoseko zuzendaritzak agindu zituen "errefortzuak berandu iritsi" direla salatu du Radio Euskadin. Araban adibidez, banaketa lanetarako hainbat egunetako kontratu batzuk egin direla onartu du, "baina ez dira nahikoak" esan du. Horrekin batera, "landa-guneetako postarien egoera lotsagarria" dela adierazi nahi izan du.

Isabel Garridok esan du Correosek agindutako 19.000 kontratuak ez direla "errealak" eta zuzendaritzaren gardentasun falta ere salatu du. Kontratazioei buruzko datuak ez dituela modu gardenean eskaintzen adierazi du.

Egoera txarra izanda ere, posta bidez botoa emateko agiri guztiak garaiz banatuko dituztela adierazi du Garridok. "Correos zerbitzu publikoa da" gaineratu du eta "behar den guztia banatuko dugu, bozkak, paketeak eta gainerako guztia".

Posta bidezko botoaren kopuruari dagokionez, nahiz eta behin betiko daturik ez daukaten, Isabel Garridok aurreratu du Bizkaia izango dela eskaera gehien egin diren lurraldea, dagoeneko 100.000 baino gehiago baitira. "Orain arte inoiz ez da horrelakorik gertatu", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena