21:09

Politika

U23ko hauteskundeak

Feijook polemika piztu du, posta bidezko botoen inguruan zalantzak hauspotuz

EITB Media

PPko hautagaiak dei egin die Correoseko langileei posta bidezko boto guztiak banantzeko, "euren nagusiek esaten dutena esaten dutela ere".

  • Alberto Núñez Feijóo. EFE

    Alberto Núñez Feijóo. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Nuñez Feijoo PPren hauteskunde orokorretarako hautagaia Correoseko langileei zuzendu zaie, eta posta bidez emandako botoak "goizez, arratsaldez eta gauez" entregatzeko deia egin die, "euren nagusiek esaten dutena esaten dutela ere". Adierazpenok polemika piztu dute, posta bidezko botoen inguruko zalantzak hauspotzea dakartelako.

Gainera, Espainiako Gobernuko presidente bihurtuko balitz, langile horien aparteko orduak ordainduko lituzkeela esan du Feijook.

PPren hautagaiak Murtzian esan ditu hitzok, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiarekin batera egindako mitin batean.

Adierazpen horiek polemika sortu eta Correosen erantzuna eragin dute. Bere burua defendatu du esanez beharrezko aurrekontu-partidak dituela aparteko ordu guztiak ordaintzeko, eta dagokion nominan ordainduko direla.

Correosek ohar batean adierazi duenez, "herrialdeko erakunde eta zerbitzu publikoak ahuldu nahi dituzten eztabaidetatik kanpo egon nahi du". "Correosek bere langile guztien profesionaltasuna defendatzen du, baita bere historian, hiru mende baino gehiagotan, zehar garatu dituen zerbitzuena ere".

Halaber, Espainian posta bidezko botoa emateko prozesua "segurua" dela diote, eta gogorarazi dute Hauteskunde Batzorde Zentrala, erakunde independentea, arduratzen dela prozesua ikuskatzeaz eta herritarrentzako berme guztiekin egiten dela ziurtatzeaz.

"Espainian posta bidezko botoa ezarri zenetik, Correoseko profesionalek harrotasunez eta dedikazioz egin dute lan hori, horrek dakartzan betebeharrak jakinda. Correoseko 45.000 langile baino gehiagoren profesionaltasunean ez dago zalantzarik", azpimarratu dute.

Espainiako Gobernutik, Felix Bolaños Presidentetzako ministroak adierazi du Feijoo "arkume-larruz jantzitako ultra" bat dela, ultrak bakarrik "Espainiako hauteskunde-sistema bezain bermatzailea" eta posta bidezko botoa zalantzan jartzeko kapaz direlako.

NATOk Vilnan (Lituania) egin duen goi-bileraren osteko prentsaurrekoan egindako adierazpenetan, Feijooren hitzak PPk legealdian zehar egin dituen "manipulazioen" barruan kokatu ditu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko hautagaiak.

Feijooren adierazpenen berri ez zuela onartu arren, azken urteetan gezurretan, manipulazioetan eta gaiztakerietan oinarritutako oposizioa jasan duela adierazi du sozialistak. Ildo horretan, PPko buruzagiaren hitzak "manipulazioan" kokatu ditu, "jendeak erakundeetan duen konfiantza ahultzen baitute".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena