Politika
FRANTZIAKO TOURRA
EITB MEDIA
Bide bazterretan bizi izandakoa "oso hunkigarria" izan dela nabarmendu du Josu Etxaburu bozeramaileak: "lasterkariak errespetuz animatu ditugu eta aldi berean gure nortasuna, ikurrak eta aldarriak harro zabaldu ditugu".
Gure Eskuren agerraldia Tourraren balorazioa egiteko. Argazkia: @gure_esku
Frantziako Tourreko lehen etapetan ikurrinak ikusi dira han eta hemen, baita Gure Eskuk zabaldutakoak ere. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak euskal herritarrak zoriondu ditu, "norabide berean aurrera joanez, herri gisa erronkei aurre egiteko gaitasuna erakutsi izanagatik".
Gure Eskuk agerraldia egin du gaur goizean, Bilbon, Euskal Herria mundura ekimenaren balorazioa egiteko. Bide bazterretan bizitakoa "oso hunkigarria" izan dela nabarmendu du Josu Etxaburu bozeramaileak. "Lasterkariak errespetuz animatu ditugu eta aldi berean gure nortasuna, ikurrak eta aldarriak harro zabaldu ditugu", gaineratu du.
Tourra igarota, Gure Esku irailera begira jarri da. Espainiako Vuelta Euskal Herritik igaroko da bi egunetan (irailaren 9an eta 10ean), eta Gure Eskuk eta Nafarroa Berriz Altxak hainbat ekimen antolatuko dituzte erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Irailaren 9ko etapak Zuberoa zeharkatuko du eta Larra-Belaguan amaituko da, eta biharamuneko etapa Nafarroan izango da oso-osorik, Iruñean hasi eta Lekunberrin amaituko baita.
Agerraldia etorkizunerako hausnarketa batekin amaitu du Etxaburuk: "Euskal Herria munduan – Euskal Herriak erabaki ekimenean etapaz etapa, hasieratik helmugara, argi utzi dugu: erabaki nahi duen herria gara, harrera herria, gure artean ez dugu mugarik nahi eta gaurko helmuga abiapuntu, pedalkadaz pedalkada, burujabetza osoa lortu arte, bidean jarraituko dugu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa