Politika
Ustelkeria
M. D. | EITB Media
EAJko buruzagi ohia 9:25ean agertu da kartzelan, Arabako Auzitegiak emandako azken epea bete baino ordu batzuk lehenago. 12 urte eta 4 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, legez kanpoko elkartea, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta bidegabeko eralgitzea egotzita.
Alfredo de Miguel, abokatuarekin, artxiboko irudi batean.
Alfredo de Miguel, Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handieneko burua, Arabako espetxean sartu da 9:25ean, Auzitegiak kartzelan sartzeko emandako azken epea bete baino ordu batzuk lehenago. Arabako EAJko "bigarrena" izan zenak 12 urte eta 4 hilabeteko zigorra jaso zuen legez kanpoko elkartze, funtzionario-eroskeria, prebarikazio eta bidegabeko eralgitze delituengatik, baina gehienez 9 urte emango ditu.
Psikologoek eta hezitzaileek elkarrizketak egingo dizkiote, eta haiek erabakiko dute ea egokia den zigorra betetzea "errespetu-modulua" izeneko zatian. Modulu horretan hain gatazkatsuak ez diren presoak daude.
De Miguel auzian zigortutakoen artean, kartzelan sartzeko falta zen azkena zen. Koldo Ochandiano —zazpi urteko zigorra—, asteazkenean espetxeratu zuten, Auzitegiak De Migueli emandako abisu bera eman ondoren. Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari ohia —zazpi urteko zigorra— izan zen kartzelan sartzen lehena, maiatzaren 17an.
De Miguel eta Ochandiano espetxeratzea atzeratzen saiatu ziren, indultu eskaerak izapidetzen dituzten bitartean, baina Auzitegiak atzera bota ditu eskaerak, eta biek zigorra "atzerapenik gabe" bete behar dutela ezarri zuen.
Bestalde, auzitegiko lehen txosten batek Aitor Telleria —bost urteko zigorra— espetxeratzea baztertu zuen, osasun arrazoiengatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa