08:46

Politika

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Inbestidura Gernikako Juntetxean, Puigdemonten immunitatea eta ETBko udako programazioa

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

  • Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak

    Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Inbestidura saioa Gernikako Juntetxean: Elixabete Etxanobe jeltzalea Bizkaiko ahaldun nagusi izendatuko dute gaur, EAJren eta PSE-EEren babesarekin. Unai Rementeria jeltzalea ordezkatuko du, zortzi urtez ahaldun nagusi izan ondoren. Inbestidura saioa 09:30ean hasiko da Gernikako Juntetxean.

- Puigdemonten immunitatea: Europako Justiziak gaur erabakiko du Puigdemont, Comin eta Ponsatiren immunitateari buruz. Erabakiaren kontrako helegitea jarri ahalko da, eta, beraz, baliteke horren ondorioak behin betikoak ez izatea.

- ETBko udako programazioa: ETBk udako saio berriak aurkeztuko ditu, 11:00etan, Donostian. Bertan izango dira Unai Iparragirre, Julen Telleria, Miren Nogales, Julen Axpe, Ander Gonzalez, Gabriela Uriarte, Iker Lauroba, Lide Hernando, Klara Mendizabal, Javi Sierra, Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarro, besteak beste. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena