22:55

Politika

Bizkaiko Foru Aldundia

EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko gobernu akordioa itxi dute inbestidurarako ordu batzuk falta direnean

Agentziak | EITB Media

Jeltzaleek eta sozialistek ez dute jakinarazi foru gobernuaren barruan arloak nola banatuko dituzten, ezta gobernu programa ere; asteazkenean azalduko dituzte.

  • Bizkaiko Batzar Nagusiak. Argazkia: EFE

    Bizkaiko Batzar Nagusiak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko Foru Aldundirako gobernu akordioa itxi dute gaur, inbestidura saioa asteazkenean hasteko ordu gutxi batzuren faltan, bi alderdiek agiri bateratu batean jakinarazi dutenez.

Jeltzaleek eta sozialistek ez dute jakinarazi foru gobernuaren barruan arloak nola banatuko dituzten, ezta gobernu programa ere, gai orokorrak salbu. Asteazkenean azalduko dituzte agerraldi batean.

Akordioak gehiengo osoa bermatzen du (51 batzarkideetatik 31) eta Elixabete Etxanobe (EAJ) Bizkaiko historiako lehen ahaldun nagusi emakumea izango da.

Bi alderdiek nabarmendu dutenez, akordioak erakundeen egonkortasuna bermatzen du, eta "Bizkaiko lurraldeak eta gizarteak aurrean dituzten erronkei erantzuna eman ahal izango die".

Gobernu-itunak hamar atal ditu: ekonomia, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa, gizarte-kohesioa, gazteria, berdintasuna, garraio publikoa, mugikortasun iraunkorra, lurralde-oreka, kultura, "arlo publikoaren aldeko apustua" eta gobernantza.

"Bizkaiko erakundeen egonkortasuna balio bat da berez, eta konfiantza sortzen du maila guztietan gizartean. Erakundeen eta politikaren egonkortasunak bermeak sortzen ditu gure gizartearen bizi-kalitatea hobetzen joan dadin eta lurraldeko kolektibo eta pertsona guztietara zabal dadin", azpimarratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena