06:00

Politika

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Elixabete Etxanobe jeltzalea Bizkaiko ahaldun nagusi izendatuko dute gaur, EAJren eta PSE-EEren babesarekin

EITB Media

Elixabete Etxanobek (EAJ), Iker Casanovak (EH Bildu) eta Raquel Gonzalezek (PP) ahaldun nagusi izateko hautagaitzak defendatuko dituzte Gernikako Batzar-etxean, baina jeltzaleen eta sozialisten gehiengo osoarekin lehenengoa aukeratuko dute.

  • Elixabete Etxanobe Itxaso Atutxa BBBko presidentearekin kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

    Elixabete Etxanobe Itxaso Atutxa BBBko presidentearekin kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elixabete Etxanobek (EAJ), Iker Casanovak (EH Bildu) eta Raquel Gonzalezek (PP) Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaitzak defendatuko dituzte gaur Gernikako Batzar-etxean egingo duten inbestidura saioan. Etxanobe EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gehiengo osoarekin aukeratuko dute. Unai Rementeria jeltzalea ordezkatuko du, zortzi urtez ahaldun nagusi izan ondoren.

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza lortu zuten bost taldeetatik hiruk hautagaitzak aurkeztea erabaki dute.

Horrela, EAJko Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatu ohiak hauteskundeak irabazi eta Ganberako 51 batzarkideetatik 23 eskuratu zituen.

Era berean, EH Bilduk hautagaitza aurkeztu du, 15 ordezkari baititu Ganberan, eta Iker Casanova aurkeztu du ahaldun nagusi kargurako. Azkenik, PPk, hiru ordezkarirekin, Raquel Gonzalez aurkeztu du kargurako hautagai gisa.

PSE-EEko zortzi batzarkidek eta Elkarrekin koalizioko bik osatzen dute Foru Ganbera.

EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa

EAJk eta PSE-EEk Bizkaian "egonkortasuna eta gobernagarritasuna" bermatuko duen akordioa adostu zuten atzo, asteartea, bi alderdiek ohar batean jakinarazi zutenez.

Itunaren xehetasunak gaur jakitera emango dituzte, eta Foru Gobernuak 2023-2027 legealdian zehar izango duen jarduna gidatzeko hamar ardatz partekatu biltzen ditu.

Bestalde, EH Bilduren ustez, "Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Euskal Herria Bilduren hautagaitzen arteko eztabaidan, koalizioak lurraldearentzat bi eredu daudela irudikatuko du: bata, erantzun zaharrekin iraganera ainguratua, EAJk ordezkatzen duen inertzian oinarritua, eta, bestea, EH Bilduk ordezkatzen duen etorkizuneko eredua, analisi global berri bat, politika egiteko modu berri bat eta gehiengoaren interesen aldeko politika aurrerakoi berriak proposatzen dituena".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena