Politika
U23
EITB MEDIA
Udaletik jakinarazi dutenez, mahaiak osatzeko ekainaren 22an egindako zozketaren ondoren alegazio ugari onartu dira, eta ondorioz, ez dago bermatuta mahaien osaketa. Horrenbestez, gaur beste zozketa bat egin dute.
Uztailaren 23rako deitutako dauden Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako bozka-mahaiak osatzeko bigarren zozketa bat egin dute gaur Zumarragan, aurreko zozketan mahaikide izatea egokitutako herritar askok alegazioak (30 inguru) aurkeztu eta mahaiak osatu gabe geratu direlako. Konkretuki, zortzi leku bete gabe geratu dira mahaietan.
Ekainaren 22an egin zuten aurreneko zozketa. Arrazoi ezberdinak tarteko, herritar askok aurkeztu dute azken asteotan mahaitik libratzeko eskaria. Udaletik jakitera eman dutenez, alegazio horietako asko onartu egin dira, eta ondorioz, mahaien osaketa ez dago bermatuta.
Gaur goizean egin dute bigarren zozketa eta emaitzak jada ikusgai daude Zumarrago Udaleko web orrian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa