14:15

Politika

Ustelkeria

Arabako Auzitegiak hiru eguneko epea eman die De Miguel eta Ochandianori kartzelan sartzeko

M. D. | EITB Media

Ostirala baino lehen egiten ez badute, segurtasun-indarrek atxilotu eta kartzelara eramango dituzte. Aurreko astean, auzitegiak ez zuen onartu espetxeratzea bertan behera uztea, De Miguelek eskatu zuen bezala.

  • Alfredo de Miguel, eskuinean.

    Alfredo de Miguel, eskuinean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Probintzia Auzitegiko 2. Sekzioak hiru eguneko epea eman die Alfredo de Miguel eta Koldo Ochandianori, EAJren kargu ohiekin lotutako ustelkeria sare batengatik zigortuta, espetxean borondatez sar daitezen. Ostirala baino lehen sartu beharko dira kartzelan, hau da, epailearen agindua jaso eta 72 ordura.

Hala egiten ez badute, epaileak estatuko segurtasun-indarrei atxilotzeko agindua emango die, kartzelara eraman ditzaten.

Bigarren aldia da epaileak "haiek aukeratutako espetxean" beren borondatez sartzeko epe bat ematen diena.

Aurreko astelehenean, ekainaren 26an, Auzitegiak uko egin zion De Miguelen espetxeratzea bertan behera uzteari, indultu eskaera izapidetzen den bitartean. Auzitegiak ziurtatu zuen 12 urteko kartzela-zigorra "atzerapenik gabe" bete behar duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena