13:35

Politika

Gure Esku

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrin olatu bat zabaltzen hasi da Tourreko zirkuitu osoan

EITB MEDIA

Gure Eskuk Frantziako Tourra baliatu nahi du erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herriaren izaera aldarrikatzeko. Ekitaldi nagusia astelehenean egingo dute, Irun eta Hendaia arteko zubian.

  • ''Euskal Herriak erabaki - Basques decide'' mezua duten milaka ikurrin ikus daitezke jada kalean.

    "Euskal Herriak erabaki - Basques decide" mezua duten milaka ikurrin ikus daitezke jada kalean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Tourraren hasierak nazioartean izango duen oihartzuna aprobetxatu nahi du Gure Eskuk Euskal Herria bere etorkizun politikoa askatasunez erabaki nahi duen zazpi lurraldeko herria dela lau haizeetara zabaltzeko. Horretarako, gaurtik astelehenera bitartean, "Euskal Herriak erabaki – Basques decide" mezua duten ikurrinekin Euskal Herri osoa zipriztinduko duen "olatu" handi bat sortu nahi du ekimenak.

Ikurrin horiek Gure Eskuren online dendan eros daitezke, Gure Eskuk herrietan dituen taldeei eskatuta, Fanzone-n (Naiz eta Berriaren stand-ak) eta uztailaren 3an karabanan, Berriaren eskutik. Gure Eskuk dei egin die euskal herritarrei ikurrin hori errepideen bazterretara atera edo etxeko balkoietan zintzilika dezaten, "herritarren mezua nonahi ikus dadin".

Gainera, egunero makilak dituzten ikurrinak banatuko dituzte, irteeretan eta etapetako helmugetan. Gaur Termibusen elkartu dira, Bilbon, 10:00etan, eta arratsaldean Areatza eta Gas plazaren inguruetan izango dira, 15:00etatik aurrera. Bihar gauza bera egingo dute Gasteizen, Gasteiz Txiki auzo elkartearen lokalean, 10:00etatik aurrera, eta Donostiako Salamanca pasealekuan, 15:00etatik aurrera. Astelehenean, uztailak 3, ikurrinak banatuko dituzte Zornotzako anbulatorioan 11:00etatik aurrera, eta Baionako Patxa plazan 15:00etatik aurrera.

Halaber, larunbat honetan inoiz egin den ikurrinik handiena zabaldu dute Bakion, bandera egiteko prozesu kolektiboan parte hartu duten gizon-emakumeen izen-abizenak daramatzana.

Ostegunean, lasterketako taldeen aurkezpenean, Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak argazkiak atera zituen ikurrinarekin, "Euskal Herriak erabaki – Basques decide" mezuarekin, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Udaleko ordezkariekin batera. Era berean, mezua aurkezpen ekitaldira iritsi zen, Neomak musika taldeko kideek publikotik helarazitako ikurrina jaso eta jantzi baitzuten. Pello Bilbao, Ion Izagirre eta Mireia Epelde txirrindulariek eta Arritxu Iribar eta Xabier Usabiaga kazetariek ere bat egin dute Gure Eskuren ekimenarekin.

Ekitaldi nagusia, astelehenean

Halaber, uztailaren 3an, ekimen berezi bat egingo dute Bidasoan, "bi aldeetan aldarrikapen ezberdinak dituen herri bat dagoela erakusteko". Gune horretan indar erakustaldi bat egitea "berebiziko garrantzia" du Gure Eskurentzat, bertan amaitzen baita Tourraren antolatzaileentzat Espainiako zatia eta bertan hasten baita Frantziako ibilbidea. "Guretzat dena da Euskal Herria, Bidasoa ez da muga, zubia baizik, eta bertan herri honen jarraipena irudikatuko dugu".

Hitzordua 12:00etan jarri dute Irungo Santiago pilotalekuan. "Oso garrantzitsua da espazio esanguratsu hori geure ikur eta koloreez betetzea eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak aldarrikatzea", azpimarratu du Josu Etxaburuk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena