17:56

Politika

HERIOTZA

Andoni Unzalu politikari eta EITBko kolaboratzailea hil da

EITB MEDIA

PSEko kidea eta Patxi Lopez lehendakariaren aholkulari izandakoa, gaixorik zegoen azken garaiotan. EITBko irrati zein telebistetan aritu izan zen iritziemaile gisa.

  • Andoni Unzalu EITBren artxiboko irudi batean.

    Andoni Unzalu EITBren artxiboko irudi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Unzalu Garaigordobil PSEko kide ezaguna hil da gaur, ekainak 25, denbora luzez gaixo egon eta gero.

67 urteko abadiñarra Patxi Lopez lehendakariaren oso gertukoa izan zen eta aholkulari ere izan zuen karguan lehendakari zen urteetan. Hain zuzen ere, Lehendakaritzako idazkari nagusi izan zen Unzalu Patxi Lopezen Gobernuan.

Eusko Jaurlaritzako Herritarren Partaidetzako eta Dokumentazioko idazkari nagusi ere izan zen eta pasa den urrian Mario Onaindia saria jaso zuen Zarautzen.

Bere garaian EAJren inguruan ibili bazen ere, Ibarretxe lehendakariaren garaian, alderdi jeltzaletik urrundu eta Joseba Arregi Kultura sailburu ohiak sortutako Aldaketa kolektibora lotu zen, abertzaletasunari alternatiba bilatu behar zitzaiola aldarrikatuz. Geroago, PSErekin legebiltzarkide izan zen eta handik egin zuen jauzi lehendakaritzara.

Intelektual, idazle eta euskaltzalea, Euskadi Irratian, Radio Euskadin zein ETB1 eta ETB2ko tertulia politikoetan parte hartu zuen maiztasunez. Abertzaletasunarekin oso kritikoa izan zen, independentzia nahien kontrakoa eta EAJrekin zein ezker abertzalearekin oso gogorra. ETA sutsuki gaitzetsi eta ETAko biktimen aldarrikapen ozena egin zuen beti.

2018an "Ideas O Creencias: Conversaciones Con Un Nacionalista" idatzi zuen eta 2019an "Momentos Estelares De La Historia Del Socialismo".

Rodolfo Aresen heriotza zela eta, Euskadi Irratian eman zuen EITBn bere azken elkarrizketa.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Patxi Lopezek "lagun handitzat" jo du Unzalu, eta azpimarratu du "aldaketaren gobernuaren kolaboratzaile ordezkaezina" izan zela, baita "ezinbesteko erreferentea bere burua birpentsatzera behartutako ezker sozialista batentzat" ere.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak "pena handiz" hartu du Unzaluren heriotzaren albistea, EITBri azaldu dionez, "alderdian eta pertsonalki oso pertsona gertukoa izan da" eta "intelektualki hainbeste eman duen jendea hiltzeak" ematen duen tristura nabarmendu du.

Unzaluk ideologikoki egindako eboluzioa azpimarratu du Anduezak eta "une gogorretan hor egon" izana. Halaber, "askatasunaren alde hainbeste" egin izana aitortu dio, eta gaineratu du estimatzekoa dela "herri honi egin dion ekarpena".

Biktimen elkarteetatik ere doluminak agertu dituzte:

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena