14:56

Politika

HAUTESKUNDE ONDORENGO ITUNAK

PSNk Geroa Bairekin aldebiko bilera egitea onartu du, Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak bideratzeko

eitb media

Begi onez hartu du albistea Geroa Baik, eta "oniritzia" eman du PSNk "jarrera aldatzeko asmoa duela" jakin ostean. "Eduki sendoak edukiko dituen gobernu bat adosteko orduan zorrotza" izango dela azpimarratu du koalizioak.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSNk Geroa Bairekin aldebiko bilera egitea onartu du, Zurekin Nafarroa koalizioak baldintza hori onartu eta gero. Horrela, duela astebetetik ez atzera ez aurrera dauden Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak bideratu nahi dituzte sozialistek.

Hiruko gobernua osatu nahi du PSNk, eta, asmo horrekin, bilera deituta zuen gaurko Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa koalizioekin. Geroa Baik, baina, gaurkoan ere, planto egin du, alde biko bilerak nahi dituelako, ez hiruren artekoak. Talde bakoitzarentzat Foru Gobernuan sozialistek aurreikusita duen pisua lehenbailehen argitzea eskatzen du Geroa Baik, negoziazioetan aurrera egin aurretik.

Gaurko bileraren ostean, PSNko eta Zurekin Nafarroa taldeko eledunek jakinarazi dute prest daudela alde biko bilerak abiatzeko. Horren aurrean, "Zurekin Nafarroaren keinua" pozik hartu dute bi bozeramaileek, aukera hori onartu dutelako. Nolanahi ere, ezkerreko koalizioak argi utzi du ez dutela ezer adostea onartuko, euren oniritzirik gabe.

Horrela, PSN datozen orduotan jarriko da harremanetan Geroa Bairekin bilera egiteko eguna adosteko. Astelehena baino lehen egin nahiko lukete batzarra sozialistek, egun horretarako deitu nahi baitu hiru taldeen arteko hurrengo hitzordua, Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak hedabideen aurrean adierazi duenez. Berak zuzenduko ditu negoziazioak, eta, horren hitzetan, "negoziatzeko eta hitz egiteko" deituko dio Geroa Bairi, "ez akordioak ixteko". Akordioan Zurekin Nafarroak ere egon behar duela zehaztu du.

'Oniritzia'

Begi onez hartu du aldebiko bilera egiteko asmoa Geroa Baik, eta "oniritzia" eman du PSNk "jarrera aldatzeko asmoa duela" jakin ostean. "Eduki sendoak izango dituen gobernu bat adosteko orduan zorrotza" izango dela azpimarratu du koalizioak, ohar bidez. 

"Gobernu aurrerakoi eta pluralak lortzeko ezberdinen arteko elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko konpromiso tinkoa" agertu du Geroa Baik. "Hori bai, negoziazioak konfiantza, begirune eta leialtasun baldintza minimoekin egitearen garrantzia" nabarmendu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena