Politika
ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
O. A. | EITB MEDIA
Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusi ohia izango da Sumarren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua uztailaren 23ko hauteskundeetan. Halaber, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak (Guillermo Presa eta Pilar Garrido, hurrenez hurren) Podemosek jarritakoak izango dira.
Lander Martinez Sumarren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua, Euskadi Irratian
Atzo amaitu zen uztailaren 23ko hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko epea, eta Yolanda Diaz buru duen Sumar koalizioari dagokionez, bere konfiantzazko pertsonetako bat izango da Sumarren Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua: Lander Martinez.
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Lander Martinezek azaldu duenez, Sumarrek Espainiako Estatu osoan oraindik egiturarik ez duenez, Sumarren hautagaiak aukeratzeko prozesua "erdibidekoa" izan da. Bere hautagaitzari buruz galdetuta, esan du normala eta ulergarria dela "Yolanda Diazek bere taldeko pertsonak ondoan nahi izatea" Diputatuen Kongresuan.
Uztailaren 23ko hauteskundeetarako Sumarrek eta Podemosek erdietsitako koalizio akordioaren arabera, Ahal Duguri zegokion Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak izendatzea, eta Sumarri Bizkaikoa.
Guillermo Presa Ahal Duguren Gasteizko idazkari nagusia izango da Sumarren zerrendaburua Araban, eta Pilar Garrido Ahal Duguk Euskadin duen idazkari nagusia, ostera, Gipuzkoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa