Politika
Nafarroa
Agentziak | EITB Media
UPNren lau zinegotzik, IU-Zurekinen lauk, PSNren bik eta Castejon Gararen bakarrak osatutako osoko bilkuran, sozialisten botoek UPNri eman zioten Alkatetza, IU-Zurekinen hautagaia kargurik gabe utzita.
Noelia Guerra (UPN) alkate makilarekin, larunbatean, Castejonen. Argazkia: UPN
Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak gaur iragarri duenez, "neurri egokiak" hartuko dituzte Castejongo bi zinegotziekin, larunbatean UPNren alde bozkatu baitzuten.
UPNko lau zinegotzik, Nafarroako Ezker Batua eta Zurekin Nafarroa koalizioko lauk, PSNko bik eta Castejon Garako bakarrak osatutako osoko bilkuran, sozialisten botoek UPNri eman zioten Alkatetza, demokrazian lehen aldiz.
Chivitek komunikabideei Tuteran egindako adierazpenen arabera, kasu honetan "ez ziren bete alderdiak berak Castejongo ordezkariei emandako jarraibideak, eta, beraz, dagokion espedientea jarriko dugu martxan".
UPN babestu duten bi zinegotzi sozialistak, Aniceto Perez Vicente eta Gardenia Gregoria Coloma Moyano, ez dira PSNko afiliatuak, Chiviteren arabera, "baina neurriak hartuko dira".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa