Politika
BERMEO
EITB MEDIA
Herri plataforma independenteak EH Bildurekin akordioa sinatu zuen Asier Larrauri alkate izendatzeko, baina azken horrek atzo dimisioa eman zuen auto istripua izan eta baimendutako alkohol tasa gainditu ondoren. Gobernua astelehenetik aurrera izendatuko da.
Bermeoko Udala. Artxiboko argazkia: @BermeokoUdala
Bermeon, datozen orduetan ezagutuko da alkate berriaren izena. Izan ere, kargua hartu eta ordu gutxira Asier Larrauri alkateak dimisioa eman zuen, auto istripua izan eta baimendutako alkohol tasa gainditu ondoren.
Guzan herri plataforma independenteak ohar labur bat igorri zuen atzo gauean, Asier Larrauri alkate izateko EH Bildurekin sinatutako koalizio akordioa gogoratuz, eta, egoera ikusita, "Bermeoko gobernuari egonkortasuna emateko behar diren neurri guztiak hartzeko prest" dagoela adieraziz.
Gaurtik aurrera osatuko da Udal Gobernu Batzordea, eta "aipatutako akordioaren arabera, talde bietako zinegotzien funtzioak emateaz gain, Xabier Ortuzar Butron (Guzan) Bermeoko alkateorde" izendatuko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa