Politika
Udalen osaketa
EITB MEDIA
Alkatetza kopuruari dagokionez, EH Bildu lehenengo indarra da, 107 Alkatetzekin: 15 Araban, 41 Bizkaian eta 51 Gipuzkoan. EAJ bigarrena litzateke, 92 Alkatetzekin. Bilbok eta Donostiak alkate jeltzale izaten jarraituko dute, eta Gasteizek, ordea, PSEkoa, eta emakume bat, historian lehen aldiz.
Donostia. EFE
Zarautz
Sopela
Donostia
Durango
Gasteiz
Zigoitia
Laudio
Eibar
Orkoien
Gasteiz. EFE
Bilbo. EFE
Azkoitia
Deba
Pasaia
Guardia
Bastida
Azkoitia. EFE
Iruñea. EFE
galeriak (1)
Larunbat honetan izandako EAEko udalen osaketaren ostean, EAEko hiru Alkatetzak EAJren eta PSE-EEren esku geratu dira, baina Alkatetza kopuruari dagokionez, EH Bildu lehenengo indarra da. Izan ere, guztira 107 Alkatetza ditu: 15 Araban, 41 Bizkaian eta 51 Gipuzkoan. EAJ bigarrena litzateke, 92 Alkatetzekin (Trebiñun kokatutako biak barne).
EAEko hiriburuetan, berriz, EAJk eutsi die Bilboko eta Donostiako Alkatetzei, eta Gasteizkoa PSE-EErentzat izan da. Juan Mari Aburto (Bilbo) eta Eneko Goiarentzat (Donostia) euren hirugarren agintaldia izango da, eta PSE estreinatu da Gasteizen, emakumezko den lehenengo alkatearekin: Maider Etxebarria.
Alkatetzen banaketa, lurraldeka
GIPUZKOA
EH Bilduk bere Alkatetza nagusiak mantendu ditu, eta Pasaia, Andoain, Arrasate edo Tolosa bezalako udalerri garrantzitsuak ere bereganatu ditu.
BIZKAIA
Tokiko plataformak funtsezkoak izan dira, sarritan, EH Bildurekin elkartu direlako aginte-makila hartzeko, esaterako, Zallan edo Gatikan.
ARABA
Egoera bera bizi dute Arabako zenbait udalerritan. Laudion, adibidez, EH Bilduko Ainize Gataska alkate izendatu dute Omnia herri-plataformaren bozei esker.
Emaitzak alderdi bakoitzeko
EAJ
Hauteskunde osteko itunengatik onura handia lortu dute jeltzaleek eta, PSE-EE gobernu-bazkidearekin hitzartutako akordioak lagunduta, Donostiako eta Bilboko Alkatetzei eutsi dizkiete.
EH BILDU
Koalizio independentistak ez du Gasteizko nahiz Iruñeko Alkatetzak lortu, baina aginte-makila eskuratu du Hego Euskal Herriko udalerri garrantzitsuenetan, hala nola, Laudion, Arrasaten, Andoainen… Zerrenda bozkatuena nahiz tokiko plataformen babesa izateagatik.
PSE
EAJren eta PPren babesari esker, Maider Etxebarria Gasteizko alkate izendatu dute. EH Bildu zerrenda bozkatuena izan zen hauteskundeetan, baina Rocio Viterok ez du inbestidura-saioan boza kopuru nahikorik lortu.
PP
Alderdi Popularrak bi Alkatetza lortu ditu Euskadin: Bastidan eta Mañuetan (300 bat biztanleko Araba Errioxako udalerri bat). Bastidan, EAJk hautagaia aurkezteari uko egin zion, EH Bilduk bere babesa eskaini arren.
Eguneko bitxikeriak
Jose Maria Gorroño, Guztiontzako Herria plataformaren hautagaia, bosgarren aldiz hautatu dute Gernikako alkate, EAJko zinegotzien aldeko botoei esker. Aginte-makila hartu berritan jakinarazi du hilabete barru dimisioa emango duela eta bere anaiaren esku geratuko dela kargua. EAJk babes hitzeman zion inbestidura-saioan, baina trukean, dimisioa eman beharko du Gorroñok, bere zerrendaren bigarrenaren alde.
Bestalde, Bastidako EAJko hiru zinegotziek kargua hartu dute gaurko udal-osaketa saioan eta, segidan, dimititu egin dute, hautagairik ez aurkezteko alderdiak emandako aginduak "inpotentzia" eta "nazka" sortzen diela argudiatuta. EAJk alkategairik aurkeztuko ez zuela iragarri zuen, PPren hautagaiaren onerako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa