Politika
Udalen osaketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Daniel Garcia popularra Bastidako alkate izendatu dute, alkategaia aurkezteari EAJk uko egin ostean. Hautagai jeltzalea babesteko prest azaldu zen EH Bildu. Bestalde, 300 bat biztanle dituen Mañueta udalerrian ere PPko alkate bat izango dute.
Daniel Garcia Bastidako alkate berria. Argazkia: EITB MEDIA
Daniel Garcia popularra Bastidako alkate izendatu dute larunbat honetan, alkategaia aurkezteari EAJk uko egin ostean. Bastidako EAJko zinegotziek agindua bete dute, eta ez da alkategai jeltzalerik izan. Dena dela, irizpide horrek "nazka" eman dietela aitortu dute.
Bastidako hauteskundeak PPk irabazi zituen, 4 zinegotzirekin, baina ez zuen gehiengo absolutua lortu, EAJk 3 zinegotzi eskuratu zituelako, eta beste bi EH Bilduk.
PPren gobernua saihesteko helburuz, EAJk aurkeztutako hautagaia babestera prest zegoela adierazi zuen orduan EH Bilduk.
Bestalde, 300 bat biztanle dituen Arabako Errioxako udalerria den Mañuetan, PPk ere eskuratu du Alkatetza, eta Francisco Javier Garcia izango da buru. Hauteskundeetan PPk 5 zinegotzi lortu zituen, eta EAJk 2.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa