Politika
Nafarroa
Agentziak | EITB Media
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, alderdi horrek lau zinegotzi lortu zituen, PSNk adina, baina hauteskunde egunean bertan egiaztatu zen sozialistek laugarren zinegotzia FEPrekiko boto bakarreko aldearekin lortu zutela.
Faltzes (Nafarroa). Artxiboko argazkia: Carlos Mediavilla Arandigoyen
Falces en Positivo (FEP) alderdia Poloniatik neska gazte batek postaz bidalitako boto bat bilatzen ari da; izan ere, hori zenbatuz gero, alderdi horri beste zinegotzi bat emango lioke, baita Faltzesko Udalbatzan gehiengo sinplea ere.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, FEPek lau zinegotzi lortu zituen, PSNk adina, eta Faltzesiar Talde Independenteak (AIF) hiru ordezkari lortu zituen.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, hauteskunde egunean bertan egiaztatu zuten PSNk laugarren zinegotzia FEPrekiko boto bakarreko aldearekin lortu zuela.
FEPk helegite bat aurkeztu zuen, argudiatuz boto baliogabetzat jo zuten boza bat baliozkoa zela, eta Poloniatik postaz igorritako emakume gazte baten beste boto bat zegoela, baina ez zela zenbatu.
Tafalla Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak Faltzesen emandako boto guztiak berrikusi zituen, eta erabaki zuen ez zegoela txarto zenbatutako boto-paper baliogaberik, eta ez zegoela jasota Poloniatik posta bidezko botoa iritsi zenik.
FEPk helegitea aurkeztu zuen orduan Tafallako Batzordean, boto horri buruzko informazioa biltzeko eta boto hori zenbatzeko. Hautesleak maiatzaren 17an Poloniako posta-bulegotik boza bidali izanaren egiaztagiria aurkeztu zuen, baina Batzordeak atzera bota zuen errekurtsoa, ez baitzen jaso boto hori.
Orain, FEPek beste errekurtso bat aurkeztu du Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean, eta baliteke gaur aztertzea auzia, eta ostiralean jakinaraztea erabakia.
Hori dela eta, airean dago Faltzesko Udala osatzeko osoko bilkura datorren larunbatean egitea; izan ere, helegitea atzera botaz gero ere, beste hauteskunde-auzi bat aurkez liteke Eskualdeko Hauteskunde Batzordean, eta horrek espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari (TSJN) igorriko lioke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa