13:57

Politika

Alkatetzak

EH Bilduk Laudioko Alkatetza eskuratuko du Omniaren babesarekin

EITB MEDIA

Koalizio independenteak bere asmoen berri eman du ostegun honetan, eta koalizio abertzaleari babesa ematearen aldeko apustua egin du, besteak beste, "herriarentzat proiektu bat delako, kudeaketa hurbilago batekin".

  • Laudioko udaletxea, artxiboko irudian.

    Laudioko udaletxea, artxiboko irudian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk Laudion gobernatuko du datorren legegintzaldian, Omniaren babesari esker. Hala jakinarazi du gaur eguerdian alderdi independenteak, eta azaldu du hori izan dela batzarraren erabakia, asteazken honetan egindako bileraren ostean. Horrela, larunbat honetan Laudioko Alkatetzaren aginte-makila eskuratuko du Ainize Gastakak.

Koalizio abertzaleak garaipena lortu zuen aurreko legegintzaldian Udalean buru izan den EAJrekiko 29 botoko aldearekin. EH Bilduk 7 zinegotzi lortu zituen, EAJk 6, Omniak 3 eta PSEk 1.

Emaitza horiekin ezkerreko koaliziokoek babes gehigarriak behar zituzten Alkatetza lortzeko. Omnia EH Bildurekin eta EAJrekin negoziatu zuen, eta asteazken honetan, batzar informatibo baten ostean, alderdiko jarraitzaileek balantza EH Bilduren alde jartzea erabaki zuten bozketan.

Alvaro Barrios plataformako bozeramaileak ostegun honetan azaldu duenez, Omniak "herriarentzako proiektu" bat aukeratu du, eta ez hainbeste Alkatetzarako hautagai zehatz bat. Proiektu hori, besteak beste, herritarren parte-hartze handiagoan eta "kudeaketa hurbilagoan" oinarritzen da.

EH Bildurekin partekatutako lau urteko oposizioak euren artean Omniak EAJrekin duena baino "konfiantza" handiagoa sortu duela onartu du Barriosek. Hala ere, bi taldeekiko negoziazioa ona izan dela ziurtatu du, eta eskertu egin du bi taldeek akordioak lortzeko jarrera.

Azkenik, Omniako oinarriek EH Bildurekin adostutako "proiektuaren" alde egin dute, eta horrek aukera emango dio hautagai abertzaleari larunbat honetan egingo den Udaleko osoko bilkuran alkate izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena