16:13

Politika

Hauteskunde orokorrak

Oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuta edukitzeak hauteskunde-mahai batetik libratzeko balioko du

EITB MEDIA

Hauteskunde Batzorde Zentralak atea ireki die oporrak kontratatuta dituzten pertsonei uztailaren 23ko hauteskundeetan hauteskunde-mahai bateko kide izatetik libratu ahal izateko, baldin eta frogatzen badute bertan behera uzteak "kalte ekonomikoa edo nahasmendu larria" dakarkiela.

  • Oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuta egon beharko dira.

    Oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuta egon beharko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde Batzorde Zentralak atea ireki die oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuta dituzten pertsonei uztailaren 23ko hauteskundeetan hauteskunde-mahai bateko kide izatetik libratu ahal izateko, baldin eta frogatzen badute bertan behera uzteak "kalte ekonomikoa edo nahasmendu larria" dakarkiela, eta betiere mahaiaren osaera bermatuta badago.

Hala erabaki du arbitraje-erakundeak ostegun honetan Kongresuan egin duen bileran, hauteskunde orokorrak uztailean egingo direla ikusita.

Zehazki, erakundeak ezartzen du hauteskunde-eguna "hauteskundeen deialdia egin baino lehen kontratatu den oporretako egonaldi edo joan-etorri" batekin bat badator (deialdiaren dekretua maiatzaren 30ean argitaratu zen), hura baliogabetzeak ekarriko lituzkeen kalteak "aitzakia" gisa argudiatu ahal izango direla dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean.

Hori bai, zehaztu du "eskatzaileari kalte ekonomikoa edo nahasmendu larria" eragin behar zaiola, eta "agiri bidez" egiaztatu behar dela.

Gainera, aitzakiatzat hartzeko, dagokion eskualdeko hauteskunde-batzordeak "mahaien integrazio osoa" bermatu beharko du, hau da, mahaiak behar bezala eratuta geratu ahal izango dira bozketa-egunean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena