Itxi

Politika

U23

Rafaela Romero, Patxi Lopez eta Daniel Senderos PSE-EEren zerrendaburuak izango dira hauteskunde orokorretan

Agentziak | EITB Media

Senaturako, Txema Oleaga eta Julia Liberal senatariek errepikatuko dute Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren, baina Gipuzkoan Izaskun Gomez sartu dute sozialistek.

  • Patxi Lopez sozialista Diputatuen Kongresuan.

    Patxi Lopez sozialista Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Rafaela Romero izango da PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, eta Patxi Lopez eta Daniel Senderos izango dira Bizkaiko eta Arabako hautagaitzaren buruak, hurrenez hurren.

Senaturako, Txema Oleaga eta Julia Liberal senatariek errepikatuko dute Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren, baina Gipuzkoan Izaskun Gomez sartu dute sozialistek.

Lurraldeetako zuzendaritzek batzordeetan aurkeztuko dute proposamen hori, eta datorren larunbatean, hilak 10, PSOEren Batzorde Federalak onartuko ditu hauteskunde orokorretarako zerrendak.

Gipuzkoakoa da aldaketa garrantzitsuak izan dituen zerrenda bakarra, eta, Odon Elorza erretiratu ondoren, Rafaela Romeroren alde egin dute sozialistek. Romero batzarkidea da, eta aurretik Batzar Nagusietako presidentea izan zen.

Senaturako, halaber, Pasaiako jarduneko alkate Izaskun Gomez aukeratu du PSE-EEk, 2008 eta 2011 urteen artean Goi Ganberan egon zena jadanik.