14:20

Politika

U23

Ezker Anitza-IUk "eztabaida antzuak" aldentzea eskatu du, eta Sumar "itxaropenerako hautagaitza" izatea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Halaber, sozialistek EAJrekin udaletan eta aldundietan lortutako akordioaren ondorioz, "PSE-EEk hauteskunde-kanpainan errepikatzen zituen mezu aurrerakoi guztietatik urrun" geratu dela salatu du alderdi politikoak ohar batean.

  • Iñigo Martinez, Ezker Anitza-IUko legebiltzarkidea. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA

    Iñigo Martinez, Ezker Anitza-IUko legebiltzarkidea. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezker Anitza-IUk "eztabaida antzuak" alde batera uzteko deia egin du, "hauteskunde orokorretara itxaropenerako eta jendearentzat baliagarriak diren politiketarako hautagaitza bat aurkezteko".

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira, Ezker Anitzako koordinatzaileak Yolanda Diazen proiektu berria nabarmendu du (Sumar), eta Podemosekin negoziazioek aurrera doazela gaineratu du, PSOE salbu ezkerreko alderdi guztiekin hautagaitza bakarra osatzeko asmoz.

"Gobernatzeko guztiz ezberdinak diren bi eredu ditugu aurrean: alde batetik, itxaropenekoa eta ezkerretik bultzatutako kudeaketa onekoa, herritarrak eskubideak lortzen jarraitzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko, edo bestetik, PPren eta Voxen gobernu bat, gaizki pasatzen ari diren familia askori laguntzeko eman zaizkien neurri sozial guztiak berehala indargabetuko lituzkeena", azpimarratu du alderdiak.

Elkarrekin Podemosen koalizioko kide den alderdiak, onartu du maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak "ez direla onak" izan, eta "gogoeta egiteko, akatsak zuzentzeko eta modu kolektiboan lan egiteko beharra" adierazi du, "abstentzioaren alde egin duten hautesleei ilusioa pizteko eta boto-emaile gazteekin konektatzeko".

Dena dela, EH Bilduk zuzenduko lituzkeen hamar bat udalerritan "gehiengoak aldatzeko" Elkarrekin Podemosek osatzen duen koalizioa gaur egun "erabakigarria" dela azpimarratu du Ezker Anitza-IUk. "Aldaketa politikorako unea da Euskadin, eta udal zein aldundi aurrerakoien alde egin nahi dugu, gizarteak eskatu duen bezala", gaineratu du alderdiak.

Gainera, lehen minututik boto guztiak eta babes politikoa EAJri ematea erabaki izana aurpegiratu dio Ezker Anitza-IUk PSE-EEri, "eskuineko politikak egiten jarraitzea ahalbidetuz". Hala, sozialistek EAJrekin udaletan eta aldundietan lortutako akordioaren ondorioz, "PSE-EEk hauteskunde-kanpainan errepikatzen zituen mezu aurrerakoi guztietatik urrun" geratu dela salatu du alderdi politikoak ohar batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena