Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Geroa Bairen Iruñeko zerrendaburuaren ustez, ezinbestekoa da udaleko lau indar aurrerakoiek hitz egitea sortutako "blokeoa" gainditzeko. Argitu duenez, PSNk ez dio bere proposamenari erantzun, eta EH Bilduk Asiron du hautagai. "Lau indarron erantzukizuna izango da", ohartarazi du.
Martinez, artxiboko argazki batean. Argazkia: EITB Media
"Oraintxe bertan UPNk Iruñeko Alkatetza eskuratzeko aukerak % 99 edo gehiago dira, zoritxarrez". Nafarroako hiriburuko gobernagarritasuna hizpide, ahobizarrik gabe mintzatu da gaur Koldo Martinez Geroa Bairen Iruñeko alkategaia.
Senatari autonomiko izandakoa Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute, EH Bilduk eta PSNk Iruñeko gobernu osaerari buruz dituzten "jarrera baztertzaileak" gainditu nahian "aurrerapausoa" eman eta biharamunean. Iragarri zuenez, Asiron babestuko du, Elma Saizen hordagoa baztertuta, baina subiranistak gehiengoa lortzen ez badu, lau indar aurrerakoien (EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa) "kontsentsuzko hautagai" gisa proposatuko du bere burua.
Argitu duenez, oraingoz ez dute PSNk ez die erantzun, eta EH Bilduk Joseba Asironen hautagaitza aurkeztuko du. Martinezen aburuz, aukera "legitimoa" da azken hori, baina "akaso ez dator bat" Arnaldo Otegik esandakoekin, alegia, eskuinari gobernagarritasunaren ateak ixtearekin. Izan ere, horixe omen da Iruñean gertatuko dena.
Martinezek ohartarazi duenez, Cristina Ibarrola erregionalistak (9 zinegotzi) agintea lortzen badu, lau indar aurrerakoiak izango dira erantzule; "hori bai, erantzukizuna jasotako boto kopuruaren arabera banatuko da: arduradun nagusia EH Bildu izango litzateke, ondoren PSN eta gero, tarte batera, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa