14:44

Politika

U23

Ciudadanos ez da uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara aurkeztuko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alderdi laranjaren Batzorde Nazionalak zerrendarik ez aurkeztea erabaki du, baina ez da desegingo eta "organikoki eta intelektualki" berrabiatzeko prozesua hasiko du.

  • Adrian Vazquez, Ciudadanoseko idazkari nagusia, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

    Adrian Vazquez, Ciudadanoseko idazkari nagusia, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ciudadanosen Batzorde Nazionalak hala erabakita, alderdi laranjak ez du zerrendarik aurkeztuko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan.

Hala ere, alderdia ez da desegingo eta "organikoki eta intelektualki" berrabiatzeko prozesua hasiko du, Adrian Vazquez Ciudadanoseko idazkari nagusiak gaur kazetarien aurrean zehaztu duenez.

Batzorde Nazionalaren premiazko bilera deitu du gaurko Ciudadanosek, hauteskundeetara aurkeztu edo ez erabakitzea Batzorde Nazionalari baitagokio.

M28ko hauteskundeetan emaitza oso txarrak lortu ditu Ciudadanosek, eta hainbat gobernutan dituen posizio estrategiko bakanak galdu ditu. Besteak beste, Begoña Villacis Madrilgo Udaletik kanpo geratu da —alkateordea izan da han—, eta Patricia Guasp alderdiaren eledunak ere ez dio eutsi Balearretako Gobernuan izan duen eserlekuari.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena