Politika
U23
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Twitterren argitaratutako mezu batean, alderdiak adierazi du "ortzi-muga partekatzen dutenekin aurrera" doazela.
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak aurreratu eta biharamunean, Yolanda Diaz aipatu exekutiboko presidenteorde bigarrenak bere proiektu politikoa alderdi gisa erregistratu du gaur goizean, Sumar Mugimendua goiburupean. Helburu jakin batekin ekin zion bideari Diazek, eta uztailaren 23ko hitzorduak are gehiago indartu du bere asmoa: ezkerreko taldeen bilgune izatea.
Twitter sare-sozialean zabaldutako mezu batean, alderdi berriko iturriek azaldu dute "prest" daudela urratsa emateko. Proiektua "tresna" gisa aurkeztu dute, "herriaren ortzi-muga partekatzen" duten herritar "independenteen eta profesionalen" espazio bateratzaile izateko bokazioarekin jaio dena. "Aurrera goaz", dio mezuak.
Sanchezek atzo iragarpena eta gutxira, Diazek esan zuen "erronka" onartzen duela, eta bi hilabete barru garaipena eskuratzeko lanari ekin diola "une honetatik bertatik aurrera". "Feijoren Espainia beltzaren aurrean, irabaztera aterako gara. Jendea dugu zain", erantsi zuen.
Lan ministroa ere badenaren ustez, Espainiak "etorkizun handia du" eta garaiotan "ausardia" behar da. Horren ildotik, azpimarratu zuen Sumar koalizioak "herri honen erronka sozial, ekologiko eta ekonomikoei erantzuten jarraitzeko proiektua" duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar