Politika
Nafarroa
Agentziak | EITB Media
Geroa Bairekin eta Contigo Navarrarekin batera, Nafarroako hiriburuko hurrengo alkate izateko aurkeztu da hautagaia, baina EH Bilduren babesa ere beharko luke.
Elma Saiz, astearte honetan, prentsaurrekoan. Argazkia: EITB Media
Elma Saiz PSNren Iruñeko alkategaiak astearte honetan iragarri duenez, alkate izateko aurkeztuko da, Geroa Bai eta Contigo Navarra (Ahal Dugu, IUN, Batzarre, Equo eta Aliantza Berdeak osatzen duten koalizioa) taldeen babesarekin, baina EH Bildurena ere beharko luke UPNri zerrendarik bozkatuenaren lekua kentzeko.
PSNk bost zinegotzi lortu zituen igandeko hauteskundeetan, eta Udaleko hirugarren indarra bihurtu zen horrela, UPNren (bederatzi zinegotzi) eta EH Bilduren (zortzi) atzetik. PPko bi zinegotzik, Geroa Baiko bik eta Contigo Navarrako batek osatzen dute udalbatza.
Elma Saizek prentsaurrekoan adierazi duenez, "PSNk, Geroa Baik eta Contigo Navarrak EH Bilduk baino babes sozial handiagoa dute", eta hirurek batera alderdi abertzaleak baino mila boto gehiago lortu zituztela azpimarratu du. Horregatik, Koldo Martinez Geroa Baiko hautagaiari eta Txema Mauleon Contigo Navarrakoari dei egingo die "Udalarentzat Gobernu bat eraikitzeko lan egiteko, elkarrizketarako, elkarbizitzarako, aurrerapenerako Gobernu bat, hiria geldialditik aterako duena, zentralitate aurrerakoitik Gobernu bat".
Saizek ziurtatu du ez diela alkatetzarik emango ez UPNri ez EH Bilduri. "Eskuinaren eta independentismoaren alternatiba gara. Gaur bertan hasiko dut zeregin garrantzitsu hau", ziurtatu du.
EH Bilduren babesa espero ote duen galdetuta, hautagai sozialistak esan du "pausoz pauso" doazela, baina "Nafarroako Gobernuan ona izaten ari dena Udalera esporta daitekeen formula bat da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa