Politika
UZTAILAK 23
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Prozesuan giltzarri da gaurko eguna, 2019ko azaroaren 10ean aukeratutako Kongresua eta Senatua desegin baitira. Bi ganbera horietako kide iraunkorrek soilik eutsi diote jardunari. Gainerako parlamentariek atribuzioak galdu dituzte, soldata eta eskumena barne.
Senatua. Artxiboko argazkia: EFE
Gaur, asteartearekin, argitaratu du Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak Gorteen desegiteari eta datorren uztailaren 23ko hauteskunde orokorren deialdiari buruzko errege dekretua, Espainiako jarduneko presidente Pedro Sanchezek eta Felipe erregeak sinatuta.
Behin 400/2023 Errege Dekretua argitaratuta, zabalik dira hauteskunde prozesua eta Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako egutegia.
Prozesuan giltzarri da gaurko eguna, 2019ko azaroaren 10ean aukeratutako Kongresua eta Senatua desegin baitira. Bi ganbera horietako kide iraunkorrek soilik eutsi diote jardunari. Gainerako parlamentariek atribuzioak galdu dituzte, soldata eta eskumena barne.
Halaber, errege dekretuak ofizialdu egin du hauteskunde orokorren data. Sanchezek atzo iragarritakoa betez, uztailaren 23an egingo dira bozkak, hau da, araua argitaratu eta 54 egunera.
Bestalde, hauteskunde kanpainaren hasiera eta amaiera datak zehaztu ditu argitalpenak. Uztailaren 7an, San Fermin egunean, (00:00etan) hasi eta hilaren 21ean bukatuko da (24:00etan).
Azkenik, Ganberak zein egunetan osatuko dituzten jaso du dekretuak. Hain zuzen ere, abuztuaren 17an, 10:00etan, hartuko dute diputatu eta senatariek beren eserlekua, eta orduan aukeratuko dituzte presidentea eta bi Ganberetako Mahaietako gainerako ordezkariak.
Zein dira epeak?
Hautagai zerrendak 15 eta 20 egun arteko epean aurkeztu beharko dira Hauteskunde Batzordean. Alabaina, alderdiak koalizioan aurkezten badira, epe hori 10 egunekoa izango da.
Alderdiek ez dute, beraz, tarte luzerik erabakiak hartzeko. Dena den, Podemoseko idazkari nagusi Ione belarrak atzo iragarri zuen dagoeneko hasi direla Yolanda Diazek zuzendutako Sumar plataformarekin lanean, "koalizioan aurkezteko asmoz".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa