06:56

Politika

U23KO HAUTESKUNDE OROKORRAK

Hauek dira uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako epe garrantzitsuenak

EITB MEDIA

Erabakia gaur, asteartea, argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, errege-dekretu bidez. Hala, uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak egiteko 54 eguneko atzerako kontaketa hasiko da.

  • Hauteskunde orokorren epe garrantzitsuen egutegia. Irudia: EITB Media

    Hauteskunde orokorren epe garrantzitsuen egutegia. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak aurreratuko dituela iragarri du astelehen honetan. Hori dela eta, herritarrak uztailaren 23an dira aurten bigarrenez bozkatzekoak. Hedabideen aurrean egindako agerraldi labur batean, igandeko udal eta foru hauteskundeen emaitzak aztertu ditu Sanchezek, eta hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki du.

Horrela, hitzordu berrirako atzerako kontaketa martxan da jada, eta, dagoeneko, hauteskunde-kanpaina abian jartzeko prozesua ere abiatu da; izan ere, diputatu eta senatari berriak aukeratzeko epeak finkatuta daude.

Zeintzuk dira epeak?

Lehenik eta behin, Espainiako Gorte Nagusiak desegin behar dira, Felipe VI.a Espainiako Estatuko erregeari erabakia jakinarazi ondoren. Hala, Ministroen Kontseiluaren bilera deitu du Sanchezek astelehen arratsalderako, eta bertan aho batez hartu dute erabakia, ofizialki.

Erabakia gaur, asteartea, argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, errege-dekretu bidez. Hala, uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak egiteko 54 eguneko atzerako kontaketa hasiko da.

Hautagai-zerrendak 15-20 eguneko epean aurkeztu beharko dira Hauteskunde Batzordean. Alabaina, alderdiak koalizioan aurkezten badira, epe hori 10 egunekoa izango da.

Horrela, hauteskunde-deialdia egin eta 28 egunera, onartutako zerrendaburuen behin betiko izenak argitaratuko ditu BOEk, zerrendetan egon daitezkeen irregulartasunak aztertzeko epe labur baten ondoren.

Testuinguru horretan, hauteskunde-kanpaina onartutako zerrendaburuen berri eman eta 10 egunera hasiko da, eta 15 egun iraungo du guztira. Ohi bezala, botoa eskatzeko azken eguna bozketaren aurreko eguneko gauerdian izango da, eta horrek hausnarketa-egunari emango dio bidea.

Sanchezek hitzordua aurreratu duenez, dekretuan hauteskundeak noiz egingo diren zehaztu behar du. Hain zuzen ere, errege-dekretua BOEn argitaratuta zehaztuko dute noiz izango diren hauteskundeak (alegia, 54 eguneko epean); kasu honetan, uztailaren 23an.

Hauteskunde orokorrak lehenengoz egingo dira udan, uztailean. Opor garaia izanik, ziurrenik, nolabaiteko eragina izango du posta bidez botoa emateko eskaeretan. Hala, ekainaren hasieratik, boto-eskubidea baliatzeko aukera eskatu ahalko da, Correoseko edozein bulegotan aurrez aurre edo webgunean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena