12:12

Politika

Hauteskunde orokorrak

Yolanda Diaz, hauteskundeen aurrerapenari buruz: "Onartzen dut erronka"

EITB Media

Sumar plataformaren buruak Twitter bidez egin du deialdiaren lehen balorazioa. Horren esanetan, "atzoko mezua oso argia izan zen: gauzak beste modu batera egin behar dira". Hala, uztailaren 23an garaipena eskuratzeko lanean hasi dela iragarri du.

  • Diaz, Sumarrek apirilaren 2an egindako ekitaldian.

    Diaz, Sumarrek apirilaren 2an egindako ekitaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratu dituela eta, Yolanda Diaz Sumar plataformaren buru eta Gobernuko bigarren presidenteordeak deialdiaren lehen balorazioa egin du Twitter bidez. Esan du onartzen duela "erronka", eta bi hilabete barru garaipena eskuratzeko lanari ekin diola "une honetatik bertatik aurrera". 

"Feijoren Espainia beltzaren aurrean, irabaztera aterako gara. Jendea dugu zain", erantsi du. 

Espainiako Lan ministroa ere badenaren ustez, Espainiak "etorkizun handia du" eta garaiotan "ausardia" behar da. Horren ildotik, Yolanda Diazek azpimarratu duenez, Sumar koalizioak "herri honen erronka sozial, ekologiko eta ekonomikoei erantzuten jarraitzeko proiektua du". 

LOREG hauteskunde erregimenaren legearen arabera, koalizioan aurkezteko asmoa duten indarrek bozken deialdia ofizial egin eta 10 eguneko epean egin beharko dute. Ondorioz, Diazek ekainaren 9ra arte du koalizioa erregistratzeko, eta oraindik argitzeko dago Unidas Podemosekin osatuko ote duen

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena