Politika
M28
Mikel Dominguez | EITB Media
EH Bilduk PSE-EEri aurrea hartu dio, eta bigarren indarra da Bizkaiko hiriburuko udalean. Laugarren postuan dago PP, eta bosgarrenean, Elkarrekin.
M28ko emaitzak Bilbon
Botoen % 94 zenbatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabazi ditu udal hauteskundeak Bilbon, baina bigarren indarrak, EH Bilduk, aldea murriztu dio.
Juan Mari Aburtoren hautagaitzak botoen % 36 eskuratu du, 2019an baino 6 puntu gutxiago, eta 12 zinegotzi lortu ditu, aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta 2 galduta.
Euskal Herria Bilduk, botoen % 19 jasota, 6 zinegotzi izango ditu, 2 irabazita. Horrela, koalizio subiranistak sozialistak aurreratu ditu Bilboko Udalean, eta bigarren indarra da orain.
PSE-EEk, bestalde, botoen % 16 eskuratu ditu, eta 5 zinegotzi lortu ditu, aurreko legealdian izandako kopuru bera da.
Laugarren postuan dago PP, zinegotzi bat gehituta: 4 ordezkari izango ditu Udalean. Botoen % 11 eskuratu ditu (3 puntu gehiago).
Elkarrekinek eserleku bat galdu du, eta 2 zinegotzi izango ditu. Botoen ia % 8 (2 puntu gutxiago) jasota, laugarren postua ere galdu du, eta ordezkaritza txikiena izango duen alderdia da.
Bilboko emaitzak.
Parte-hartzeari dagokionez, abstentzioak nabarmen egin du gora. Bilboko hautesleen % 56k eman dute botoa, duela lau urte baino 5 puntu gutxiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa