15:21

Politika

28M-KO HAUTESKUNDEAK

72.256 pertsonak eman dute posta bidezko botoa Hego Euskal Herrian, duela lau urte baino 10.578 gutxiagok

EITB MEDIA

EAEri dagokionez, Bizkaian onartu dira eskaera gehien: 32.235 (2019an baino 3.587 gutxiago), 17.647 Gipuzkoan (2.008 gutxiago) eta 8.182 Araban (1.777 gutxiago). Bestalde, Nafarroan 14.192 zenbatu dira (3.206 gutxiago).

  • Correosen bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Correosen bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guztira 72.256 pertsonak eman dute posta bidezko botoa Hego Euskal Herrian, igande honetan, maiatzak 28, izango diren udal eta autonomia hauteskundeetarako. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aldez aurretik emandako 58.064 boto zenbatu dira, eta Nafarroan 14.192 onartu dira.


2019ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, posta bidezko 10.578 boto gutxiago onartu dira. Gogoan izan behar da, gainera, Europako Parlamenturako hauteskundeekin bat egin zutela aurrekoetan. Botoa emateko epea atzo, maiatzak 25, amaitu zen, Espainiako Hauteskunde Batzordeak epea luzatzeko erabakia hartu ondoren.


Espainiako Estatistika Erakundeak (INE, gaztelaniazko sigletan) argitaratutako datuen arabera, EAEri dagokionez, Bizkaian onartu dira eskaera gehien: 32.235 (2019an baino 3.587 gutxiago), 17.647 Gipuzkoan (2.008 gutxiago) eta 8.182 Araban (1.777 gutxiago). Bestalde, Nafarroan 14.192 zenbatu dira (3.206 gutxiago).


Espainiar Estatuan, oro har, 984.108 eskaera onartu dira, hau da, aurreko hauteskundeetan baino % 6.4 gehiago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena