17:55

Politika

Hauteskunde zerrendak

Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohia gaitasungabetuta dagoela

AGENCIAS | EITB Media

Fiskaltzak horren berri eman dio Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari. Majarenas hamargarrena da EH Bilduren Astigarragako zerrendan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohi eta EH Bilduren Astigarragako hautagai-zerrendako hamargarren hautagaia gaitasungabetuta dagoela 2028ko apirilaren 6ra arte. ANk horren berri eman dio Fiskaltzari, eta Fiskaltzak Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari.

Hori dela eta, Majarenasek ezingo luke hautagai-zerrenda batean parte hartu, Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren (Loreg) arabera. Horregatik, Dignidad y Justicia elkarteak haren hautagaitza baliogabetzea eskatu du.

Joan den astean, Ministerio Publikoak elkarte horren salaketa bat artxibatu zuen; izan ere, EH Bilduren zerrendetan ETAko kide izateagatik kondenatutako 43 pertsona zeudela salatu zuen elkarteak, baina Fiskaltzak argudiatu zuen denek kondena beteta dutela.

Bestalde, koalizio abertzaleak adierazi du Hauteskunde Batzordeak "irregulartasunik atzeman gabe" aldarrikatu zuela bere zerrenda, eta gaineratu du Majarenasek ez zekiela gaitasungabetuta dagoela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena