13:58

Politika

Ustelkeria

"De Miguel auziko" bost kondenatu ez dira espetxean sartuko, Arabako Auzitegiak hala erabakita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arabako Auzitegiak oraindik eman gabe dituen epaien artean, ustelkeria sare horretako arduradun nagusienak daude. Izan ere, De Miguelen, Telleriaren eta Otxandianoren espetxeratzeaz erabaki beharko du Auzitegiak.

  • Arabako Lurralde Auzitegia

    Arabako Lurralde Auzitegia. Argazkia: Jokin Zurutuza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Lurralde Auzitegiak erabaki du "De Miguel auziko" bost kondenaturi kartzela zigorra kentzea, bi urtetik beherako espetxeratzea agindu zutelako haientzat, ez dutelako aurrekaririk eta erantzukizun zibila ordaindu zutelako.

Ainhoa Bilbao (Alfredo de Miguelen emaztea), Iratxe Gaztelu-Urrutia (Koldo Otxandianoren emaztea), Iñaki Etxaburu, Josu Arruti eta Sergio Fernandez dira, hain zuzen ere, espetxera sartuko ez diren bost auzipetuak.

Oraindik, baina, igortzeke daude beste zazpi kondenaturen epaiak, —horietako batzuei epaileak ez dien kartzela zigorrik ezarri—. Oraingoz, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Saileko zuzendari ohi Javier Sanchez Robles soilik espetxeratu dute. Zazpi urte eta hilabete bat egon beharko du Sanchez Roblesek Zaballako kartzelan preso.

Arabako Auzitegiak oraindik eman gabe dituen epaien artean, ustelkeria trama horretako arduradun nagusienak daude. Izan ere, De Miguelen, Telleriaren eta Otxandianoren espetxeratzeaz erabaki beharko du Auzitegiak.

De Miguelek eta Telleriak indultu partziala eskatu zuten kartzelan ez sartzeko, gaixotasuna alegatuta. Hori horrela, esandakoa frogatzeko, azterketa egin beharko die medikuak, eta horrek atzeratu egingo du Auzitegiaren erabakia, eta, horrenbestez, haien kartzelaratzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena