10:35

Politika

EITB Focus

EAJk irabaziko luke Laudion, baina EH Bilduk eta Omniak gehiengo osoa batuko lukete

eitb media

Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lieke egungo zazpi zinegotziei, baina koalizio abertzaleak eta auzokide plataformak gehiengoa izango lukete gobernu aldaketa gauzatzeko.

  • EITB focus

    EITB focus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ izango litzateke alderdi bozkatuena Laudioko udal hauteskundeetan, baina EH Bilduk eta Omnia plataformak gehiengo osoa lortuko lukete, eta, horrenbestez, Alkatetza koalizio abertzalearen esku geratu ahalko litzateke, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Alderdi jeltzaleak 7 zinegotzi eskuratuko lituzke, azken udal hauteskundeetan bezala, baina bototan 2,5 puntu galduko lituzke.

Era berean, EH Bilduk 6 puntuko hazkundea izango luke eta 6 ordezkari jasoko lituzke, egun baino bat gehiago.

Bestalde, Omnia plataformak eutsi egingo lieke egungo hiru zinegotziei, eta PSE-EEk bat izango luke, bat gutxiago.

EITB FOCUS

EITB FOCUS

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen