Politika
EITB Focus
eitb media
Alderdi jeltzaleak zinegotzi bat gehiago jaso lezake, baina koalizio abertzaleak 5 puntuko hazkundea izango luke, eta PP eta PSE-EE jaitsi egingo lirateke.
EITB Focus
EAJk aise irabaziko lituzke Getxoko udal hauteskundeak, eta EH Bildu bigarren indar bihurtuko litzateke, PP atzean utzita, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Hori horrela, alderdi jeltzaleak hobetu egingo lituzke azken hauteskundeetako emaitzak. Izan ere, botoen % 40,2 eta 11-12 zinegotzi lortuko lituzke; aurrekoetan, % 39,4ko babesa eta 11 ordezkari lortu zituen.
EH Bilduk hazkunde handiagoa izango luke, 5 puntukoa (% 15,2tik % 20,1era), eta 5-6 zinegotzi eskuratuko lituzke (egun 4 ditu).
EITB FOCUS
Aitzitik, PPk behera egingo luke: 4 ordezkari izango lituzke, bat gutxiago, eta puntu bat galduko luke bototan, % 15,8 jasota.
Azkenik, PSE-EEk zinegotzi bat gutxiago izango luke, 2, eta Elkarrekin koalizioak eutsi egingo lieke egungoei (2).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa