15:49

Politika

Eztabaida, bilkuran

Mozioa 'ke hutsa' da eta Bildu kaleratzea nahi du, Alduntzinen ustez

Erredakzioa

Mozioa, azkenean, aurkeztu dutenen auka itzuliko dela eta Ingurumen Departamentuan egindako lanaz harro dagoela esan du

03:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali


Juan Carlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenez, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek aurkeztutako zentsura-mozioa "ke hutsa" da, eta "Miramoneko hiruko" horren "interes politikoei" erantzuten die. Horrez gain, "gezurrak" eta "tontakeriak" esatea leporatu die, eta "Gipuzkoaren banantzea" eragin nahi izan dutela esan die.

Mozioak, azkenean, aurkeztu zutenen auka itzuliko dela eta Ingurumen Departamentuan egindako lanaz harro dagoela esan du.
Zentsura-mozioa dela eta, "haserre" dagoela esan du, Gipuzkoaren historian eztabaidatzen den lehena izango baita, eta Alduntzinek hunkituta eta malko artean amaitu du hitzaldia.

Ingurumen diputatuak azaldu duenez, 2006. eta 2007. urteetan Gipuzkoako hondakinen kudeaketa adostu zutenean, ezker abertzalea ez zegoen Gipuzkoako erakundeetan; izan ere, ezker abertzalearen ordezkaritza politiko guztiak legez kanpo utzi zituzten. Oposizioari sektore politiko hori berriz ere lekuz kanpo uztea aurpegiratu dio.

Bildu "Gipuzkoako gehiengoak pentsatzen duenaren aurka" joatea ukatu du diputatuak, eta "gipuzkoarren borondatea" zentsura-mozioa sinatu duten alderdiek "gehiengoa duten erakundeetan bakarrik" ez dagoela adierazi du.

Alduntzinen aburuz, hondakinen kudeaketak "Udalen borondatearen errespetuan oinarritutako akordio bat" eskatzen du; izan ere, Batzar Nagusiak (Bilduk gutxiengoan agintzen du) "ez dira Udalak baino gehiago".

Diputatuak akordioa lortzeko deialdiak egin ditu, eta EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek Aldundiak erraustegia baztertuta hondakinen kudeaketari buruz prestatu duen txostena eztabaidatu nahi ez izana deitoratu du.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena