12:06

Politika

Memoriaren webguneak

Urkullu: "Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen"

Agentziak | EITB Media

Lehendakariarentzat "ulertezina da ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen", eta "ulertezina" zaio  "ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.

Hainbat udaletako memoriaren webguneetan ETAren kide ohien izenak terrorismoaren biktimen ondoan agertu izanak sortutako polemikaz aritu da lehendakaria, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Legebiltzarreko saioan egindako galdera bati erantzunez. 

Ihardespenean, EH Bilduri zuzendu zaio galdetzeko ea hain zaila ote den ulertzea, "bidegabea izateaz gain, biktimentzat iraingarria eta mingarria dela hildakoak eta haien hiltzaileak plano berean agertzea".

Gogorarazi duenez, Galdakaoko webgunean jaso dituztenen berri izan eta berehala, Gogora Institutuak 2018an emandako irizpideak gogora ekarri zituela. 

Halaber, Urkulluk Aranzadi elkartearen jardun "profesionalari" zor dion "errespetu eta aintzatespen erabatekoa" nabarmendu du. 

Amaitzeko, azpimarratu du Jaurlaritza beti egongo dela "terrorismoaren biktimen ondoan, anbiguoak diren hitzak erabili gabe eta euren izaera publikoki aitortuta".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena