17:52

Politika

DIPUTATUEN KONGRESUA

Marokorekin lortutako akordioari esker migratzaileen iritsiera nabarmen murriztu dela adierazi du Sanchezek

EITB Media

Espainiako gobernuburuak Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoan Ceuta eta Melillara eta Kanarietara iritsitako migratzaileen kopurua % 78 eta % 63 jaitsi da, hurrenez hurren.

  • Pedro Sanchez Espainiako Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

    Pedro Sanchez Espainiako Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Marokokoarekin daukan harremanean irekitako "etapa berria" tarteko, paperik gabeko migratzaileen iritsiera nabarmen murriztu dela azpimarratu du Pedro Sanchezek.

Diputatuen Kongresuan Espainiako gobernuburuak azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoan Ceuta eta Melillara eta Kanarietara iritsitako migratzaileen kopurua % 78 eta % 63 jaitsi da, hurrenez hurren. Tarte berean, Grezian eta Italian, berriz, % 95 eta % 300 egin du gora.

Pedro Sanchezek agerraldia egin du gaur Diputatuen Kongresuan, besteak beste, Espainiak Marokorekin daukan harremanari buruz erantzuteko.

Kongresuko talde politikoek Marokoren aurrean otzanegi jokatzea leporatu diote Espainiako Gobernuari. Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak migrazio oldeak gutxitzea "Sahara saltzearen truke" izan dela egotzi dio Sanchezi.

EH Bilduko bozeramaileak ere kritikatu du Espainiak Marokorekiko duen jarrera, Saharako herria bazterrean utzi duela egotzi baitio Jon Iñarrituk gobernuburuari.

Cuca Gamarra PPko idazkari nagusiak Sanchezi gogorarazi dio Espainiako Parlamentuak Sahararekiko jarrera aldaketa arbuiatu zuela. Halaber, El Confidencial egunkariak gaur zabaldutako informazioari jarraituz, Arancha Gonzalez Laya orduko Atzerri ministroa Marokok eskatuta kargutik kendu zuen galdetu dio presidenteari.

Polisarioaren erantzuna

Bestalde, Sahararen inguruan izandako jarrera aldaketari buruzko azalpenik eman ez izana eta atzera egin ez izana aurpegiratu dio Sanchezi Fronte Polisarioak, eta Kongresuan gainerako indar politikoek sahararren autodeterminazio eskubideari aho batez emandako babesa eskertu du.

Abdula Arabi Polisarioak Espainian duen ordezkariak ohar batan bidez azpimarratu duenez, "Pedro Sanchez ez da gai izan Behe Ganberari eta, oro har, gizarteari azaltzeko zergatik aldatu den Espainiak Mendebaldeko Sahararen inguruan duen jarrera historikoa".

Bestalde, Gobernuak eta PSOEk "nazioarteko zuzenbidearen aurkako jarrera" hartu dutela salatu du, "Saharako herriak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubide legitimoa urratuta".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena