17:30

Politika

Hauteskundeak

Pablo Iglesiasek "ikuspegi zabala" eskatu dio Podemosi, Sumarrekin bat egite aldera

agentziak | eitb media

Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak horixe aholkatu du, eremu aurrerakoian fronte zabala sortzeko "irainak" eta "ezinikusiak" jasotzen ari diren arren.

  • Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia, Podemosen ekitaldian. Argazkia: Efe

    Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia, Podemosen ekitaldian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak "ikuspegi zabala" edukitzeko eta "ezkerraren batasuna" defendatzeko eskatu dio Podemosi, Sumar martxan dagoenetik eremu aurrerakoian fronte zabala sortzeko ahaleginean "irainak" eta "ezinikusiak" jaso badituzte ere.

Izan ere, esan du badakiela militante asko "minduta" eta "irainduta" daudela, eta horregatik "errespetua" eskatu beharra dagoela alderdi morearentzat. Dena den, alderdiaren "nortasuna defendatzeko" deia egin du, eta eskua luzatzen jarraitzeko, batasuna beharrezkoa delako, askotan "erraza" izan ez arren.

Horixe adierazi du Iglesiasek Podemosek Zaragozan, alderdi morearen "Udaberriko Festa"ren baitan, nazioarteko geopolitikaren inguruan antolatu duen mahai-inguruan.

Podemoseko ordezkariek uko egin zioten Yolanda Diaz presidenteordearen Sumar hautagaitzaren aurkezpenean egoteari, eta horrek tentsioa sortu du azken bi asteetan. Alderdi moreak aurrez primario irekien inguruan oinarrizko akordioa egitea eskatzen zuen.

Iglesiasek, Diaz eta bere plataforma aipatu ez baditu ere, adierazi du ulertzen duela Podemosen oinarrietan ezinegona egotea.

Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Ione Belarra Podemoseko buruak eman du topaketako hitzaldi nagusia. Podemosek indartsu jarraitzen duela adierazi du "nahiz eta batzuek ezkerra garai batekoaren antzekoa izatea" nahi duten, "izkina batean egotea, PSOEren apaingarri hutsa izanez, politikan eragiteko gaitasunik gabe". "Gu ez gara hori, eta ez gara izango", aldarrikatu du.

Belarrak mobilizatzeko eskatu die militanteei, "itxaropena" eraikitzeko, baina ez "trikimailu" gisa edo "ezer aldatzen ez duen udaberriko diskurtso" gisa, "ekintza zehatzekin" baizik. Hala, "ausartak" izateko eskatu die, alderdi morea "bidegabekerien aurrean isiltzen ez direnen tresna politikoa" izan dadin.

Irene Montero Berdintasun ministroak eta alderdiko bigarrenak, bere aldetik, "ezkerraren batasuna" defendatu du hurrengo hauteskunde zikloaren aurrean, "ahalik eta indartsuenak" izateko, "nahiz eta jakin Podemos eta Sumar, Mas Madrid edo Compromis oso desberdinak" direla.

"Indar desberdinak gara, baina uste dugu hobe dela Podemosen eta Sumarren arteko koalizio-akordioa, eta gure indarra emateko prest gaude", berretsi du.

Irene Montero. Argazkia: EFE

Irene Montero. Argazkia: EFE

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena