Politika
Aberri Eguna 2023
EITB MEDIA
Duela 60 urte Itsasun ospatu zen Iparraldean lehen aldiz Aberri Eguna eta egun hura oroitu nahi izan dute deitzaileek. Egun osoko jaia antolatu dute bertan.
Aberri Eguna dela eta, Itsasun izan da mobilizazio goiztiarrena Euskal Herrian. Bagira plataformak deituta, bi eguneko jardunaldiak ospatzen ari dira Lapurdiko herrian "Biharko Euskal Herria eraikitzek prest!" lelopean eta 09:30ko gosari herrikoiaren ondotik, manifestazioa izan da 11:00etan.
Bagira prozesuak "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea" du helburu, "mugimendu gisa berriz kokatzeko, berindartzeko, eta erronka garaikideak gaindituz, beste 60 urtez proiektatzeko oinarriak eskainiz". Izan ere, duela 60 urte Itsaun bertan egin zen Ipar Euskal Herrian aurreneko Aberri Eguna eta ordukoa gogoan izateko baliatu dute aurtengoa.
Anita Lopepe Bagira plataformako kideak azaldu duenez, "duela 60 urte lehen harria jarri zutenei esker gaude gaur hemen" eta gogotsu agertu da elkarlana saretu eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunak beste 60 urte egin ditzan.
Hainbat lagun Itsasun. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media
Manifestazioa Itsasuko Harrian amaitu da, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak, orain dela 60 urte bere lehen agerraldiko publikoa egin zuen gunean eta Gexan Alfarok, Irantzu Idoate Funosasek, Graxi Etxebeherek eta Thibaut Godinek irakurri dute "Izan ginen, bagira, izanen gira" izeneko 60 abertzalek babestu duten adierazpena.
Itsasuko Harria. Argazkia: Bagira
EH Bilduk eta EH Baik bat egin dute Itsasuko deialdiarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa