Politika
Aberri Eguna 2023
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Igande honetan Aberri Eguna dela eta, Podemos Ahal duguk manifestua ondu du eta bideoa zabaldu du sare sozialetan "Euskadi defendatzea herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea" dela adieraziz.
Pilar Garrido Podemos Euskadiko burua alderdi moreak zabaldutako bideotik hartutako irudian.
Podemos Euskadik "publikoaren defentsa" egin du Aberri Egunaren ospakizunaren harira. "Euskadi defendatzea da herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea. Euskadi defendatzea da guztionak diren baliabideak euren onurarako erabiltzen dituztenei aurre egitea, ikurrina janzten badute ere" adierazi du alderdi moreak manifestu eta bideo batean.
Sare sozialetan zabaldu duten bideoan zerbitzu publikoen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
"Euskadi defendatzea segregazioaren kontra aritzea eta eskola publikoa defendatzea da" dio Miren Gorrotxategik bideo horretan. Pilar Garridok, berriz, "Euskadi defendatzea herri honetan bi abiaduratan doazen bi errealitate egotearekin amaitzea" dela defendatu du.
Euskadi defendatzea da herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea.
— Podemos/Ahal Dugu (@PodemosEuskadi_) April 9, 2023
Euskadi defendatzea da guztionak diren baliabideak euren onurarako erabiltzen dituztenei aurre egitea, ikurrina janzten badute ere. pic.twitter.com/yHimJS5o6s
Hala, aberria egitea eta Aberri Eguna ospatzea "Euskadi eta bertako herritarrak defendatzea" dela esan du Podemos Ahal Duguk. Horretarako, "zerga erreforma progresiboaren beharra" defendatu dute, "gehien irabazten duenak gehien ordain dezan zerbitzu publikoei eusteko".
Eskola publiko eta osasungintza publikoa ere defendatu dituzte eta Euskadi "anitza" aldarrikatu dute, "ikuspuntu ezberdinak eta sinbolo heterogeneoak dituena".
¿Podemos Euskadiren manifestua Aberri Egunaren inguruan: “Euskadi defendatzea gure zerbitzu publikoak defendatzea da”.
— Podemos/Ahal Dugu (@PodemosEuskadi_) April 9, 2023
¿Manifiesto de Podemos Euskadi con motivo del Aberri Eguna: “Defender Euskadi es defender sus servicios públicos”.
¿https://t.co/uM9tFBclo7 pic.twitter.com/KdvSxnisQk
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa