16:14

Politika

ABERRI EGUNA

Sinn Fein, ERC, CUP eta BNG EH Bildurekin batera izango dira Iruñeko Aberri Egunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Declan Kearney Sinn Feineko koordinatzaile nazionala Iruñean izango da igandean, eta hitza hartuko duen nazioarteko ordezkaritza izango da Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari amaiera emango dion ekitaldi politikoan.

  • EH Bilduren manifestazioa iaz Iruñean, Aberri Egunean. Argazki: EFE

    EH Bilduren manifestazioa iaz Iruñean, Aberri Egunean. Argazki: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irlandako Sinn Feineko, ERC eta CUP alderdi katalanetako eta BNG alderdi galegoko ordezkariak EH Bildurekin batera izango dira ezker independentistak Iruñean ospatuko duen Aberri Egunean.

Declan Kearney Sinn Feineko koordinatzaile nazionala Iruñean izango da igandean, eta hitza hartuko duen nazioarteko ordezkaritza izango da Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari amaiera emango dion ekitaldi politikoan.

ERCren aldetik, Marta Rosique diputatua eta Pau Morales barne antolaketako arduraduna joango dira Iruñera. Albert Gimenez CUPeko idazkari nagusiak ordezkatuko du Kataluniako alderdia. BNG aldetik, Ruben Cela izango da Iruñean, Galiziako subiranisten nazioarteko arduraduna.

Sinn Fein, ERC, CUP eta BNG alderdiez gain, Michael Forrest Kanakiako FLNKSko ordezkaria ere izango da Iruñean EH Bilduren ondoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena